“Ongi etorri” kantu taldea elkartuko da Bagera Elkartean euskal kantak ezagutu eta ikasteko asmoz.
Izen ematea eta informazio gehiago:
bagera@bagera.eus / 943005074
Hizkuntza-praktika ekologikoak
Haur eta gazteei eragiten dieten egoeretarako hizkuntza-praktika ekologikoak identifikatu eta abiatzeko asmoz, Kutxa Ekogunea eta Emun Aholkularitzaren artean ikastaro hau sortu dugu.
+ 16 urte
Kutxa Ekogunea
Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Casares-Tomasene K.E. / 17:00 Okendo K.E. / 18:00Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
*Gonbidapenarekin: ekitaldia baino lehen gonbidapenak banatuko dira dagokion kultur etxean edukiera bete arte.
Adina: 2-5 urte.
Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde erta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka da. Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea, konplexurik gabe, harrokeriarik gabe da ekitaldi honen helburua.
Hauek dira egunak eta programa:
Azaroak 10: Hasiera eguna. 19:00 Altzagaina.
Azaroak 17: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Casares Kultur Etxea.
Azaroak 24: Txanda aldaketaren eguna. 19:00 Larratxoko plaza.
Azaroak 29: BERTSO LITERARIOAK. 19:30 Tomasene Kultur Etxea.
Azaroak 30: MINTZODROMOA. 11:00 Larratxo Kultur Etxea.
Abenduak 2: VI. ALTZATARROCK. 21:00 Larratxo Kultur Etxea
Informazio gehiago: Altza Hadi!
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Kontakizun honek pelikula handi batek beharrezko dituen elementu guztiak biltzen ditu: abentura, emozioa eta aurkikuntza. Balio erantsi indartsu batekin: dena egia da. Film dokumental da.
Esploratzaile talde bat txalupan iritsi da uharte batera. Paisaia erabat naturala da, basatia eta denboran kokatzen zaila. Esploratzaileek beraiekin daramaten materiala deskargatu dute: urpekaritzarako ekipamenduak, indusketarako lanabesak eta argazkigintza tresneria. Haien artean euskaraz hitz egiten dute.
Ipar-amerikako hainbat arkeologo eta urpekari batu zaizkie espediziora. Estatu Batuetako ekialdeko kostan gaude. Elkarrekin, zerbaiten bila ari dira. Lantaldean aritzeak egoera ezberdinak dakartza taldera: elkarlaguntza, naturarekin bategitea eta iraganeko oroitzapenak.
Antiguo Berri zinemak
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.