Paloma Navaresek gorputza eta teknologia, ohikoa eta ezohikoa, historiaren memoria eta ametsa edo etorkizuneko amesgaiztoa uztartzen dituen hizkuntza bat garatu du.
Baliabide ugari erabili ditu (instalazioak, argazkiak, bideoa, performanceak, eskultura, marrazkia, pintura…), fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin batera.
Uneoro daukagu musika gure inguruan, naturak ere musika egiten du (haizeak zuhaitzak mugitzean, harri tartetik erreka jaistean, ur jauziak lurrarekin topo egitean ...), animaliek ere soinu eta kantuak erabiltzen dituzte. Gizakiok soinuak eta musika egiteko tresnak asmatu izan ditugu eta egunero asmatu dezakegu musika tresna berri bat.
Adina: 3-12 urte
Kutxa Ekoguneko haur parkea
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Antiguo Berri zinemak
Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da…
Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.
Principe zinemak
Gertrudisen lagunak izeneko lanean, hainbat jarduera uztartzen ditugu: zure museo gustokoenari bisita, ipuin kontalari bat entzun eta musika performance batez gozatu. Gertrude Stein, XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko eskaintzen digu
La Farandulan
Kontzeptu artistikoak hobeto ulertzen saiatuko gara gorputzaren mugimenduarekin
Guernica artelanaren eta J.R. Amondarainen obren forma ezberdinekin jolasteko sormen tailerra, Espazioaren barrea erakusketaren harira.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.