AEB. Carlos Saldanha.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Izotz Aroa 2 Film Affinity webgunean.
Sheldon Cooper-en tankerako izan nahi duzu? Zatoz orduan Egia KE-ko liburutegira eta lagundu iezaiguzu Alhambrako mosaikoak egiten, gominolezko poliedroak sortu (eta jaten), edota fraktalak eta gabonetako apaingarri zientifikoak diseinatzen. Eta zer dira fraktalak? Ah, etorri eta ikasi. Eta Eulerren formula zein den asmatzen dutenek Flash-en komikia irabaziko dute!
Izen-ematea liburutegian.
Haurrek musikarekin gozatu, abestu eta dantzatuz ikasteko aukera izango dute.
Adina: +3 urte.
Informazio gehiago kontsultatu Kantu kolore.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko.Altzoko Handiak zeruko hodeiak eskuekin ukitzen zituen. San Telmoko trena hartu, handiaren kapela eta zapatak jantzi eta zeruko hodei artera joango gara.
Bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat. BETETA
17:00etan 3-4 urtekoentzat.
Oharra: pertsona bakoitzak bi familientzako txartelak hartu ahal izango ditu, gehienez.
Sarrerak salgai abenduaren 1etik aurrera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.
Paddington hartza oso zoriontsu bizi da Brown familiarekin. Gainera, oso kide famatua da Windsor Gardens komunitatean. Mr. Gruberren antzinatasun dendan oso pop-up liburu zoragarriarekin egiten du topo. Izeba Lucyren urtebetetzerako opari perfektua da, mendeurrena ospatzen du, eta Paddingtonek hainbat lan bideratuko ditu liburua erosi ahal izateko. Baina dena zailtzen da liburua lapurtzen dutenean eta Paddingtonek lapurra harrapatu behar du Paddington familiaren laguntzarekin. Komedia familiarra Britainia Handiko gauzekin itsututa dagoen hartz peruarrari buruz.
Principe zinemak
Haurrak: 5 - 11 urte
Gonbidapenak doan banatuko dira Kontadoreseko sarreran 17:00etatik aurrera.
Kontadores Gazte Zentroa
Haurrak: 3-13 urte
Izen-ematea: aurrez aurre edo www.musikoporrak.com
Donostiako musika eta dantza eskola
Haurrak: 0-5 urte eta familia.
Izen-ematea: Donostia Gazterian: 943811909. Abenduaren 13tik 22ra.
Gros Haurtxokoa