KANADA. Peter Lepeniotis.
Surly katagorriak eta lagun haren adiskideak egundoko kolpea jotzeko asmoa dute fruitu lehorren denda batean.
Informazio gehiago FilmAffinity webgunean: Hurrak eta lapurrak (The nut job, 2014)
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak / Principe zinemak
Bisitaldi hauetan Tabakalerako erakusketetako edukiekin harremanean jarriko gara ordubeteko ibilaldiak eginez. Zentroko hezitzaileen laguntzarekin erakusketak ezagutzeko interesa duen edonori zuzendutakoak dira. Metodologia parte-hartzailea erabiliz obretara eta diskurtso komisarialetara hurbiltzea proposatzen dugu, horrelako bisitaldietan normalean eman ohi diren rolak birplanteatuz, eta erakusketa-aretoak eztabaida publikorako gune bihur daitezkeela ulertuz.
“Ongi etorri” taldea euskal kantak ezagutu eta ikasteko asmoz hilabetean bitan Bagera Elkartean biltzen da (hilabeteko 2. eta 4. asteazkenetan).
Taldea anitza izatea nahi dugu euskaraz dakitenak eta ez dakitenak bildu, hainbat jatorritako donostiarrak elkartu, noiznahi eta nonahi, lagun edo familia artean kantuan aritzeko ezagutza jasotzeko asmoz.
Bagera elkartea
Magia eta natura. Historian zehar, leku eta une magikoak naturarekin uztartzen dira hainbat modutan. Jeinuak, sorginak eta bestelako izpiritu gaiztoak uxatzeko etxeko atean eguzkilore bat ipintzea oraindik ere ohikoa da Euskal Herrian. Cale, cale, cale! Caale!!! (Bota, bota, bota! Boota!!!) oihukatzen zuen duela ez aspaldira arte Lucaniako (Italiako hegoaldean) nekazari batek, ekaitzen aurkako aztikeria magikoa bat errezitatuz.