Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.
Ainhoa Garmendia (sopranoa), Andoni Egaña (bertsolaria), Pello Ramírez (biolontxeloa, eskusoinua), Garikoitz Mendizabal (txistua), German Ormazabal (pianoa)
Zenbait lagunek, ibilbide luzea egindako profesionalak denak ere Euskal Herrian zenbait kultura-diziplinatan, beren gaitasun profesionalaren jakitun, batu egin dituzte ahaleginak, nahiak eta ametsak, eta, bakoitza uharte bat balitz bezala, zeinek bere arlotik, musika-artxipelago bat osatu dute.
Artxipielagoa emankizun euskalduna, sakona eta profesionala da agertoki gainean, eta aitzindaria, berritzailea eta parte-hartzailea euskal kulturaren munduan.
Ohorezko aurresku eta lore-eskaintza.
Hizlariak: Joxe Manuel Odriozola (soziolinguista) eta Ibon Sarasola (euskaltzaina)
Bertsolariak: Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi
Gaskuña plaza (Antigua)
Magia eta natura. Historian zehar, leku eta une magikoak naturarekin uztartzen dira hainbat modutan. Jeinuak, sorginak eta bestelako izpiritu gaiztoak uxatzeko etxeko atean eguzkilore bat ipintzea oraindik ere ohikoa da Euskal Herrian. Cale, cale, cale! Caale!!! (Bota, bota, bota! Boota!!!) oihukatzen zuen duela ez aspaldira arte Lucaniako (Italiako hegoaldean) nekazari batek, ekaitzen aurkako aztikeria magikoa bat errezitatuz.
Zer uzten dugu zerbait utzi nahi dugula esaten dugunean? Amagoi antzezlea izan da, oraindik da eta jarraitu nahi du izaten. Baina hortaz aparte ama, langilea eta emaztea ere da. Eta 40 urte betetzen dituenean: nik uzten dut.
AKTOREAK: Amagoia Lauzirika
Gogorrena ez da Behobia korrika egitea. Ezta amaitzea ere. Benetan jasaezina hurrengo lasterketa arte itxarotea da. Guk itxaronaldia amaiezina ez izateko antidotoa dugu.
La Farandula
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Principe zinemak
Maurice pinguino xelebrearen abenturak. Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Bere lagunekin batera, Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala maltzurrak, oihana suntsitzeko asmoa du eta ez zaio batere erraza izango.
Antiguo Berri zinemak
Erakusketa honek Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren ibilbidea errepasatzen du.Argazkigintzaren historiako ezezagun handietako bat da bera. 82 argazkik osatzen dute erakusketa, hiru ataletan banaturik daude eta erakusketa-aretoko bi solairuak hartzen dituzte.
Espazio-ontzian bidaiatuko dugu gaur. Ezagutzen duzue eguzki sistema osatzen duten planeten izenak? Denon artean errepasatuko ditugu gure espazio ontzia egin baino lehenago.
Adina: 3-12 urte
Izen-ematea: haurparkea@ekogunea.eus
Kutxa Ekogunea
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea