Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Magia eta natura. Historian zehar, leku eta une magikoak naturarekin uztartzen dira hainbat modutan. Jeinuak, sorginak eta bestelako izpiritu gaiztoak uxatzeko etxeko atean eguzkilore bat ipintzea oraindik ere ohikoa da Euskal Herrian. Cale, cale, cale! Caale!!! (Bota, bota, bota! Boota!!!) oihukatzen zuen duela ez aspaldira arte Lucaniako (Italiako hegoaldean) nekazari batek, ekaitzen aurkako aztikeria magikoa bat errezitatuz.
Aurten liga ia-ia irabazi genuen denboraldiaren 15. urteurrena betetzen da. Ohikoena garaipenak ospatzea da, baina bigarren postu hura garaipen handi baten parekoa izan zen.
Futbola, marrazkia eta literatura uztartzen dituen egitasmo honen bidez, ikusleek urte hura gogora ekartzeko aukera izango dute. Edo ia-ia.
Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
San Sebastian Eguna badator eta denon artean ospatzeko ordua ailatu da. Baino ba al dakizue abestiaren letra? Goazen arbelan idaztera eta bakoitzak bere danborrarekin jotzera.
Adina: 3-12 urte
Izen-ematea: haurparkea@ekogunea.eus
Kutxa Ekogunea
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Maurice pinguino xelebrearen abenturak. Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Bere lagunekin batera, Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala maltzurrak, oihana suntsitzeko asmoa du eta ez zaio batere erraza izango.
Antiguo Berri zinemak
Paloma Navaresek gorputza eta teknologia, ohikoa eta ezohikoa, historiaren memoria eta ametsa edo etorkizuneko amesgaiztoa uztartzen dituen hizkuntza bat garatu du.
Baliabide ugari erabili ditu (instalazioak, argazkiak, bideoa, performanceak, eskultura, marrazkia, pintura…), fabrikazio industrialeko objektu eta materialekin batera.