Espazioaren barreara bisita gidatua eskainiko du Manu Muniategiandikoetxea artistak, erakusketari bere ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatu hau doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Ikastaroaren helburua, emakumeok zapaltzen gaituen moda eredua iraultzea da, inbisibilizatutako gorputzak ikusaraziz eta boteretuz, eta joskintza jabekuntza feministarako tresna gisa probestuz.
Formatzailea: Maddalen Aduriz
Donostiako emakumeen etxea
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Aurten liga ia-ia irabazi genuen denboraldiaren 15. urteurrena betetzen da. Ohikoena garaipenak ospatzea da, baina bigarren postu hura garaipen handi baten parekoa izan zen.
Futbola, marrazkia eta literatura uztartzen dituen egitasmo honen bidez, ikusleek urte hura gogora ekartzeko aukera izango dute. Edo ia-ia.
Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Mikel Urdangarinek Margolaria izeneko diskoa aurkeztuko du. Mikel Urdangarin bide luzeko kantugilea dugu. Euskal musikaren historian sortzaile nabarmen eta emankorra.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.