Guernica artelanaren eta J.R. Amondarainen obren forma ezberdinekin jolasteko sormen tailerra, Espazioaren barrea erakusketaren harira.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Oharra: gaztelerazko bertsioa otsailaren 4ean emango da.
Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.
Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Vaivén Producciones
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Aurten liga ia-ia irabazi genuen denboraldiaren 15. urteurrena betetzen da. Ohikoena garaipenak ospatzea da, baina bigarren postu hura garaipen handi baten parekoa izan zen.
Futbola, marrazkia eta literatura uztartzen dituen egitasmo honen bidez, ikusleek urte hura gogora ekartzeko aukera izango dute. Edo ia-ia.
Erakusketa aretoa (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Maurice pinguino xelebrearen abenturak. Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Bere lagunekin batera, Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala maltzurrak, oihana suntsitzeko asmoa du eta ez zaio batere erraza izango.
Antiguo Berri zinemak
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-Eskolako ikasleekin lehen elkarlanean, eta Commedia dell’Arte delakoaren giroa gogoraraziz, Pierrot espazioan dagoen leku batek biziki erakarritako pertsonaia bat izango da. Badirudi ez dela inoiz hara iritsiko, baina berak bakarrik ikus ditzake hara heltzea eragozten duten oztopoak. Jokoaren, dantzaren, pantomimaren eta hainbat
musikagileren musika alai eta biziaren bitartez (besteak beste, Xostakovitx, Saint-Saëns eta Debussy), Pierrotek bere jomugara iristeko modua aurkituko du, eta han konturatuko da dibertigarriena… bidea izan dela. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko instrumentista talde batek joko du musika.
Ez da lan makala familian proiektuak egitea. Haurrengan fokua jarri eta haurren interesetatik abitatuz, familia osoak elkarrekin zerbait sortzea lan zaila izan daiteke, batez ere denbora edo leku egokirik ez dugunean. Erronka honi heldu asmoz ekingo diogu Do It in Familyren laugarren edizioari.
Animalien mozorro festa bat egingo dugu, mozorroak guk geuk egin ondoren: formatu industrialeko paperezko zakuak hartu eta apaindu egingo ditugu, tenpera kolore biziekin eta koloretako kartoi mehe ebakidurekin, animalia formak sortzeko. Azeriak, otsoak, ardiak, txerriak, oilaskoak eta gainerako animaliek uztaren jaiaren espiritua irudikatuko dute.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Tomax liburutegira joan dadin konbentzituko du Muxugorrik. Bertan, ipuinen bidez, antzezlanak sortuko dituztelako. Bere erara, "Txanogorritxo", "Hiru Txerritxo" eta "Hamelingo Txirularia" antzeztuko dute.
Barre egin, ondo pasa, kanta, dantza eta magia jende guztia dibertitzeko.
Antzezlan familiarra; gurasoek ere primeran pasatzen dutelako.
4 urtetik aurrera
Informazio gehiago:Xepeta produkzioak
Euskara gure ondare garrantzitsuena da eta museoan horri buruzko hainbat jolas eta sekretu dago. Bisitan arrastoak aurkitu, nahastu eta lotuko ditugu. Euskarazko hitzen esanahi, irudi eta soinuekin jolastuko dugu emaitza plastiko bat lortu arte.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai martxoaren 1etik aurrera.