"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Bagera elkarteak Irakurketa Errazeko Taldea antolatzen du, batera irakurtzeko elkartzen den taldea. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Bi lagun eskenatoki gainean. Baina lagun "pertsona" edo "tipo" adierarekin. Ezin dira adiskideak izan, ez baitute elkar ezaguten. Eta zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Ba sesiotan amaitu dezaketela, baina "sesio" ez "emanaldi" zentzuan baizik eta "haserre" esanahiarekin...
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza sariaren irabazlea.
Bi aktorek, hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan "klandestinoa" eskeiniko diote publikoari, musika eta dantzarekin batera, tradizioa gaur egungo errealitatearekin nahastuz: aurreiritzi sozialak, berdintasuna lortzeko emakumearen borroka, etab. Zaharrak berri. Aktoreak: Nerea Gorriti eta Ylenia Baglietto. Zuzendaria: Francisco Lidón.
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Trueba
Maya erle txiki bihurri, baina bihotz onekoa da. Willi erlamandoa, Flip matxinsaltoa, Puck eulia, Kurt kakalardoa, Alejandro arratoia.. eta beste hainbat ditu lagun erle txiki honek.
Antiguo Berri zinemak