"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Erromatar ejerzitoa kanpainan Euskal Herrian, Antxoka Martinez (Aranzadi)
Euskaraz
Baserria eta euskal nekazaritza arkeologiaren ikuspuntutik, Josu Narbarte (UPV/EHU)
Euskaraz
Los muertos nos hablan: dieta, movilidad geográfica y sociedad en el Camino de Santiago medieval, Patxi Pérez Ramallo (UPV/EHU).
Gaztelaniaz
Alkerdi, arte rupestre y nuevos descubrimientos en las cuevas de Urdax, Arantza Aranburu (UPV/EHU), Eneko Iriarte (Universidad de Burgos), Diego Garate (Universidad de Cantabria / Aranzadi).
Gaztelaniaz
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Guztiok gara bestea
Tabakalerako Ubiken
Zergatik iritsi da futbola hain itzal handiko fenomeno soziala izatera? Zeintzuk dira mundu osoan duen arrakastaren atzean dauden arrazoiak? Zer du futbolak beste kirolek ez bezela gu hainbeste erakartzeko?
Moderatzailea: Maddalen Marzol
Info. +: Korner
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak otsailaren 13tik aurrera eskuratu ahal izango dira Ernest Lluch Kultur Etxean eta Real Sociedadeko dendetan.
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak