Belatxa izeneko hau, Jean Mixel-ek inoiz ekoitzi duen diskorik mamitsuena dugu. Bertan, inspiraziorik garbienak bildu nahi izan balitu bezala, oroimenik gustokoenak, doinurik maiteenak, sustraien erreferentziaz eta naturaren usaiaz atondurik.
Atsegin bezain aberats suertatzen da a capella-n abestutakoak eta kantu musikatuak tartekaturik jasotzea, xirularen espresiobideari urrezko tarteak utzirik. Diskoan bezala, kontzertu honetan, Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula eta ttunttuna) eta Sacha Standen (arrabita, pianoa eta moldaketak) izango ditu lagun urko, talde ttipi baina eraginkor honen bidez, lanaren funtsa hobekiago azalduko delakoan.
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
Okendo Kultur Etxea
Amélie aztiak proposaturiko ekitaldi dibertigarri, fresku eta xarmargarria. Bere alderik dotoreena ahaztu gabe, ikuslearengan eragina sortuko du magia jokoetan parte hartzera gonbidatuz.
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Erromatar ejerzitoa kanpainan Euskal Herrian, Antxoka Martinez (Aranzadi)
Euskaraz
Baserria eta euskal nekazaritza arkeologiaren ikuspuntutik, Josu Narbarte (UPV/EHU)
Euskaraz
Los muertos nos hablan: dieta, movilidad geográfica y sociedad en el Camino de Santiago medieval, Patxi Pérez Ramallo (UPV/EHU).
Gaztelaniaz
Alkerdi, arte rupestre y nuevos descubrimientos en las cuevas de Urdax, Arantza Aranburu (UPV/EHU), Eneko Iriarte (Universidad de Burgos), Diego Garate (Universidad de Cantabria / Aranzadi).
Gaztelaniaz
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Tailer honetan modu errazean zure etxea osasuntsu eta ekologikoagoa bihurtzeko esperimentuak egin eta aholkuak emango dizkizugu. Adibidez, pintura ekologikoekin arituko gara, garbiketarako produktu naturalek duten eragina ezagutu edo argiztapen egokia nola aukeratu ikusiko dugu.
Kutxa Ekogunea
Taldeak errealitate bihurtu du bere ametsa azken diskoarekin:AmETSetan. Hamabi urte pasatu dira taldea sortu zenetik eta atzera begira dute erreflexio bat egiteko disko gisa. Gerturatze bat taldeko alderik bihozberera, Iñigo Etxezarretarena (ahotsa eta gitarra), Rubén Campinúnena (baxua eta koroak), Floren Díazena (kajoia eta bateria), Rubén Terrerosena (tronpeta) eta Javier Lucasena (tronboia).
Kutxa Kultur plaza
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak