Magia dotorea eta ikusgarria eginez, Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Hauxe da, zalantzarik gabe, famili giroan gozatzeko moduko haren ikuskizun pertsonalena eta originalena. Efektu bisual ugari eta soinu-banda zaindua, mundu misteriotsu batean murgiltzeko. Umeek parte-hartze aktiboa izango dute magiaz eta umorez betetako bidaia honetan.
Adina: +3
Oharra: Sarrerak dohan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean, 16:30ean, edukiera bete arte.
Adina: +7 años.
Pinocchio aske den haur baten istoria da, inolako konplexu edo aurreiritzirik ez duena, soka motzean lotzen zaila eta erabat bihurria. Halare, ez du batere tolesdurarik. Geppetto, aita baten zuhurtziaz, haurraren heziketaz zeharo arduratuta dago. Pinocchio, ordea, haren aginduei muzin egin eta hainbat abenturatan nahastuko da. Bizipenok helduaraziko duten arren, erabat jota amaituko du, eta sekula ahaztuko ez duen mugaraino iritsiko da. Honakoa, La Baldufak Carlo Collodiren testu originala oinarri hartuta egindako berrirakurketa da.
Informazio gehiago La Baldufa-ren webgunean.
Espazio itxi batean bi aktore errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan kokatzen dira. Behin betiko elkarrekin egongo direla elkarri zin egiten diote. Bietako bat bidaia ikaragarri batetik itzuliko da. Heriotzatik, hain zuzen ere.
Lehen pertsonan hitz egingo digute, baita bigarren pertsonan ere.
Bizipen horrek kolokan jarriko du beraien bizitzari eta heriotzarekiko ikuspuntua. Bi kontzeptuak nahastu egingo dira iragana-oraina-etorkizuna nahasten diren bezala.
Heriotza bizitzaren ondoren irekitzen den ate bat besterik ez da.
"Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu!" Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarrituz, Kukaik dantza eta zinema bateratzen dituen formatu hau proposatzen du. Hiru dantzarik Oskara ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, Identitatea gogoetarako gai nagusia delarik.
Informazio gehiago: Kukai Dantza
OHARRA: Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T programaren barne, konpainiako kideek aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko areto nagusian bertan.
Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Espazioaren barrea (Guernica), J.R. Amondarain erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Eureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen "konkistari" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.
Gaur Ekiren lagunak ezagutuko ditugu parkean, bakoitzak berea egingo du, haien bizitza nolakoa den ezagutuz.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Ez da lan makala familian proiektuak egitea. Haurrengan fokua jarri eta haurren interesetatik abitatuz, familia osoak elkarrekin zerbait sortzea lan zaila izan daiteke, batez ere denbora edo leku egokirik ez dugunean. Erronka honi heldu asmoz ekingo diogu Do It in Familyren laugarren edizioari.
Maya erle txiki bihurri, baina bihotz onekoa da. Willi erlamandoa, Flip matxinsaltoa, Puck eulia, Kurt kakalardoa, Alejandro arratoia.. eta beste hainbat ditu lagun erle txiki honek.
Antiguo Berri zinemak
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Arkeologia aspaldiko aztarnak ikertzen dituen zientzia da; tailer honetan arkeologia jolasen bidez deskubritzeko aukera izango da.
Haurren adina: 6-12 urte.
Gonbidapenak saioa hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira eskuragarri museoan.