Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko finalista.
Umorea eta antzerki fisikoa erabiliz, Rubik Konpainiak, Estitxu Zalduaren eta Juanjo Herreroren eskutik, Peter Pan-en sindromea hartuko du aitzakiatzat, gizakiongan betidanik erroturiko kezka batzuri buruz aritzeko: zahartzea eta heriotzari beldurra, hain zuzen ere.
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia
Ezinbestekoak zaizkigu landareak gizakiontzat eta hauek zaintzeko ardura hartu behar dugu. Horregatik, tailer honetan landarea osatzen duten atalak ikasiko ditugu: sustraiak, zurtoina, adarrak, hostoak, loreak ... Baita ere landarea osasuntsu hazteko beharrezkoak: ura, eguzkia, lurra, mineralak ...
Adina: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Dug eta Hognob Harri Aroko tribu bateko kabernikola eta basurde bat dira. Zibilizaio honek Lord Nooth arlote gaiztoa eta modernoa buru den inbasore batzuen aurka egin beharko du, Brontze Aroa ezarri nahi dute eta. Historian tarte bat izateko helburuarekin, lehian arituko dira euren arbasoek irakatsi zieten modu onenean: joku sakratuarekin. Izan ere, kabernikola hauek ustekabean futbola asmatu dute. Historiako partidarik epikoena izango da, Dug tribuaren eta beren maskotaren biziraupena jokoan dago eta. Berez, arrisku asko zuhurtasunez saihestu beharko dituzte eta Lord Nooth madarikatua suntsitu beren etxea ez galtzeko.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak