Solasaldi honetan proposatzen dugu zientzien eta humanitateen arteko mugak aztertzea, eta sortzen ari den eremu batean sartzea, potentzial inteketual eta humano handikoa.
Parte hartuko dute: Víctor Bermúdez (filologoa), Fernando Cossío (Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa), Luisa Etxenike (idazlea), Gustavo Schwartz, (fisikaria eta idazlea).
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken