Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Gaur taldeko zenbait artistaren unibertso bisualean murgilduko dira: Chillida, Zumeta, Amable Arias
Tailer hau martxoaren 17an eta 18an egongo da. Egun bakoitzean bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat. AGORTUTA (Museoko bazkideentzako lekuak bakarrik geratzen dira).
17:00etan 3-4 urtekoentzat. AGORTUTA (Museoko bazkideentzako lekuak bakarrik geratzen dira).
Sarrerak salgai martxoaren 1etik aurrera. pertsona bakoitzak bi familientzako txartelak hartu ahal izango ditu, gehienez.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Ezinbestekoak zaizkigu landareak gizakiontzat eta hauek zaintzeko ardura hartu behar dugu. Horregatik, tailer honetan landarea osatzen duten atalak ikasiko ditugu: sustraiak, zurtoina, adarrak, hostoak, loreak ... Baita ere landarea osasuntsu hazteko beharrezkoak: ura, eguzkia, lurra, mineralak ...
Adina: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Morau dugu otsaileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista. Egunsentiak alperrentzat du izena Morauren (Andoni Tolosa) egitasmo berriak. Bertan, azken 10 urteetan amarekin ia goizero eta egunsentiarekin batera (gehienetan) egindako paseoen kronika musikatua egiten du. Kronika samur, aldian aldiro, gordina, gaixoaren eta zaintzailearen egunerokotasunarekin erabat lotutakoa, eta kantari hernaniarrari dagokionez, modu umoretsuan azaldua, nahiz eta, zaintza, gaixotasuna, mina, ospitaleak, botikak bezalako gai "potoloez" aritu.
Txondorra
Adamek, 13 urteko mutiko arraro batek, oso bilaketa ausarta eta epika hasten du aspaldian bere aita desagertuaren misterioaren berri izateko. Laster ohartzen da bere aita Bigfoot ezizenez ospetsua dena dela, duela urte asko basoan ezkutatu zena bere familia eta bere burua babesteko HairCorengatik, korporazio zientifikoa oso ezaguna beren DNA bereziarekin ikerketak egiteko irrikan dagoena. Aita eta semea hasten direnean galdutako denbora berreskuratzen, Adam imajina ezin zitekeen botere bereziak dituela konturatzen da. Dena den, ez dakitena da HairCo beren atzetik dabilela Adamek uzten dituen aztarnei esker.
Antiguo Berri zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Antiguo Berri zinemak
Principe zinemak
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.