Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
San Telmo Museoak bere antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela-eta programazioa atondu du Pazko Asterako, apirilaren 4tik 8ra.
Lihoa ehuteko prozesu tradizionala luzea eta konplexua izan ohi zen, hazia ereitetik oihala ehungailuan ehutera; hortik dator ehunak ehun lan euskarazko esaera zaharra. Prozesu hori gertutik eta lehen pertsonan ezagutzera emateko, besteak beste, erakustaldiak antolatu ditu museoak Dina-7 Kultur Elkartea-Larraulgo Ekomuseoaren lankidetzan.
ErakustaldiakMuseoko klaustroan lihoa era tradizionalean sortzeko erabiltzen ziren tresnak jarriko dira, 40tik gora, eta horiek baliatuta, liho oihala sortzeko prozesu osoa jendaurrean egingo dute, hasieratik bukaerara.
4an eta 5ean, 17:00
7an eta 8an, 11:00
Erakustaldien hitzorduetatik kanpo, Dina-7 Kultur Elkarteko kideren bat egongo da erakustaldia egiteko piezak dauden lekuan bisitarien zalantzak argitzeko, ordutegi honetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Oharra: museorako sarrerarekin ikusi ahal izango dira erakustaldiak
Jarduera gehiagoIkusi programazio honekin lotutako haurrentzako tailerrak eta Koldobika Jauregiren artista tailerrak.
Urtaroekin lotura handia duten animaliak dira muskerrak. Udazkenean, azala aldatzen dute, zuhaitzek hostoak aldatzen dituzten bezala. Udaberrian, aldiz, eguzki izpiak aprobetxatzen dituzte haien gorputz tenperatura orekatzeko, horregatik ikusi ohi ditugu askotan eguzkia hartzen. Tailer honetan animalia hauen sekretuak ezagutuko ditugu tailer dibertigarri bat eginaz.
Haurrak: 3-12 urte
Kutxa Ekogunea
Apocalyptica, Apocalipsis eta Metallica hitzen bat-egitetik sortua da. 1996an, Helsinkiko Sibelius Kontserbatorioko lau biolontxeloko ikaslek Metallicaren abestiez egindako bertsioekin disko bat grabatzea erabaki zuten, eta ia milioi bat ale saldu zituzten. Harrezkero, Metalaren ikuspegi zorrotzenetik musika mota ezberdinen produkzio bikaina gauzatu du Finlandiako bandak. Hogei urte eta gero, beste behin, Mettalicaren abestien euren bertsioa eskainiko digute.
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira egunero, larunbatetan izan ezik, Urgull mendiko hiru zentroetan.
Ikusi hemen programazioa guneka.
Historiaren Etxea Natur Txokoa LiburutegiaEdo jaitsi Urgull mendiko programazio osoa (pdf)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.