Italia-Frantzia. Zuzendaritza: Elio Petri. Ekoizpena: Carlo Ponti / Compagnia Cinematografica Champion, Les Films Concordia. Gidoia: Tonino Guerra, Elio Petri, Giorgio Salvioni eta Ennio Flaiano, Robert Sheckley-n nobelan oinarriturik. Argazkia: Gianni Di Venanzo. Musika: Piero Piccioni. Muntaketa: Ruggero Mastroianni. Aktoreak / Intérpretes: Marcello Mastroianni, Ursula Andress, Elsa Martinelli, Salvo Randone, Massimo Serato.
HIZKUNTZA: italiera / AZPITITULUAK: euskara
Etorkizuneko mundu batean onartu egiten da legez gizakien ehiza, eta ohiko praktika bat da. Gizon eta emakumeek Ehizaldia deritzan horretan parte hartzen dute non, lehenik eta behin, ehiztari izan behar baituten. Akabatu beharko duten biktima bat esleitzen zaie. Proba gaindituz gero, biktima bihurtzen dira hurrengo jokaldian. Hala, txandakatzen doaz azken xedea lortzen saiatu arte: hamar pertsona hiltzea eta aparteko Hamarrenen Klubean sartzea.
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Euskal Herria. Zuzendariak: Iñigo Berasategui, Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov, 2017
Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Baina oraingoan Vik oso pozik dago, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera.