'Mikel Laboa eta Delorean' deituriko lanean artista donostiarraren jatorrizko grabazioetako pista batzuk erabiliz, Delorean taldeak maisuaren abesti klasikoak berrikusi eta hizkuntza erritmiko eta musikal berri batetara egokitzen ditu; hori bai, Laboaren abestien sentimendu eta sinbologiaz beteriko nortasuna ahaztu gabe. Emaitza, ikusgarria eta erabat garaikidea lortu dute.
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Beatriz Egizabalek eta Ane Labakak zera diote jarduera honi buruz: "Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. Erradikalak gara esango dizuegu. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatuko duzue".
Rocka puntua liburuaren aurkezpena, Alberto Irazu idazlearen eskutik.
Gidatzailea: Edu Zabala.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
"IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa" egitasmoak seigarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GAZTEZULOk sustatutako ekimen honetan, euskarari buruz solasean jarriko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.
Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campusean
Aktoreak: Kandido Uranga, Ramon Agirre eta Jose Ramon Soroiz.
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz... Gerraren ondoriak.
Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Thomas Canetek sortutako Criptograma proiektuak erakusketa, literatura eta musika uztartzen ditu. Lengoaiaren, autoretza eta obra biziaren kontzeptuei buruzko hausnarketa.
Egitaraua:
19:00 Liburu aurkezpena eta solasaldia Thomas Canet eta Guillermo Rozen artean.
20:00 Criptogramas erakusketaren inaugurazioa, bisita gidatua eta luntxa.
21:00 Kontzertua: Suso Sáiz.
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Principe zinemak