Ipuin kontaketa musikatua. Oraingo honetan Harparekin.
Ane Arteche (Harpa)
Saioa Aizpurua (ipuin kontalaria)
Adina: +2
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Arrate Pérezek egingo du eta bi gai azalduko ditu: museoaren historia eta elizan dauden J.M. Serten mihiseak.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00)
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
OHARRA: omenaldirako gonbidapenak agortuak daude, baina ekitaldiaren egun berean, 19:00etan, gonbidapen batzuk gehiago eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da webgune honetan.
Joxean Artze (Usurbil 1939-2018) idazle eta poetari eskainitako omenaldia antolatu dute San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak musika, poesia eta dantza uztartuko dituen ekitaldi batean. Hala, sortzailearen unibertsoa gogora ekarriko dute.
Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu Dantza: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza. Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary, ahotsa; Julen Axiary, ahotsa; Pedro Soler, gitarra. Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia Txalaparta: Zuaznabartarrak Proiekzioak: Morgancrea Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.Ekitaldia museoko elizan izango da.
Gainera, omenaldia borobiltzeko, apirilaren 18tik maiatzaren 20ra berriz jarriko du Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko erakusketa, 2015ean aurkeztu zuena eta Morgancreak ekoiztutakoa.
Apirilaren 18ko oharra: Real Sociedad-Atletico Madrid partida dela eta, ekitaldia apirilaren 24ra atzeratu dugu. Barkatu eragozpenak.
Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera... Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, ageria geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.
Xabier Mendiguren egilea Andoni Tolosa Morau abeslariarekin arituko da liburuari buruz. Ondoren, Morauk Egunsentiak alperrentzat diskoko kantak joko ditu.
Areto nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)
Ipuin kontaketa musikatua. Oraingo honetan Harparekin.
Ane Arteche (Harpa)
Saioa Aizpurua (ipuin kontalaria)
Adina: +2
Ainara Azpiazu (Axpi).
Haurrak komikigintzan hasteko tailerra.
Adina: 10 - 14 urte.
Aurretik izena eman behar da liburutegian (943297894).
Liburutegian.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 18:30ean Maria Zanbrano plazan
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 18:30ean
Martin Santos plaza
Donostiako Tomasene Kultur Etxean, Altzako XVIII. Bertso Aroaren barruan, Titika Rekaltek "Zeihar soak" erakusketa aurkezten du. Eguneroko bizitzak uzten dituen arrastoetan oinarritutako makro argazkiak. Sustrai Colinaren begirada poetikoa islatzen da testuen bitartez.