Doan egiten den lanaren gehiengoa emakumeok egiten jarraitzen dugu, horregatik, dagoen prekarietatearen gehiengoa metatzen dugu. Tailer honen helburua da aktibitate ekonomiko bat abian jartzen dugunean, dauzkagun oztopoak gainditzeko baliabideak eskaintzea.
Donostiako emakumeen etxea
Zortzi ipuinek osatzen dute Garazi Arrula Ruizen sormen propioko lehen liburua.
Gidatzailea: Edu Zabala
Animatu eta etorri euskal literaturarekin gozatzera!
Iñaki Martiarena "Mattin"en erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVII Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Andoni Tolosa "Morau" abeslari hernaniarraren Egunsentiak alperrentzat kantutegirako sortutako linograbatu bilduma egongo da ikusgai. Linograbatua teknika, aspaldikoa da. Linoleozko xaflan, tresna zorrotzak erabiliz, ebakia eginez sortzen du artistak irudia. Behin xaflan irudia egin ondoren, tintaz busti eta paperean kopia egiten da. Indar handiko irudiak sortu ditu Mattinek.
Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
"IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa" egitasmoak seigarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GAZTEZULOk sustatutako ekimen honetan, euskarari buruz solasean jarriko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.
EHUko Gipuzkoako Ingenieritza Eskola
Catherine Corsini Frantzia-Belgika 105´ JBA azpitituluak euskaraz
1971. Delphine baserritar neska gaztea Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole paristarra Manuelekin bizi da hirian eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutuko dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.
Informazio gehiago: Udako amodio bat
Autokudeaketan eta lankidetzan oinarritutako supermerkatuak
Frantzia. Zuzendaritza: Tom Boothe. Ekoizpena: Christian Pfohl / Lardux Films. Gidoia: Tom Boothe. Argazkia: Gregory Harriot. Muntaketa: Hélène Attali. Iraupena: 97 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Krisialdi ekonomikoaren erdian erakunde bat sortu zen Brooklynen, Estatu Batuetan gutxi ezagutzen den tradizio bat adierazten duen instituzioa: The Park Slope Food Coop, elkarlaneko supermerkatu bat, non bertako 16.000 bazkideek, gizarteko sektore guztietakoek, hiru ordu hilabetean egiten baituten lan New Yorkeko janaririk onena erosteko eskubidea berenganatzeko, prezio izugarri merkeetan. Kooperatiba honen arrakasta berri txar bat da kapitalismoarentzat eta nekazaritzako elikagaien oraingo negozioarentzat, baina baita aukera paregabe bat ere janarien ekoizpen eta banaketa sistemak aldarazteko.
SOLASALDIA: Philippe Baudry (Parisko La Louve kooperatibako ordezkaria), Jon Legorburu (Oarso Labore kooperatibako lehendakaria), David Garnatxo (Iruñeko Landare kooperatibako langilea), Ixabel Cassan (Baionako Otsokop kooperatibako kidea)
FILM LABURRA FOOD COOP filmarekin batera
Belgika. Zuzendaritza: Sacha Ferbus. Ekoizpena: Sacha Ferbus / MédIADiffusion. Gidoia: Sacha Ferbus, Jeremy Puffet. Argazkia: Axel Meernout. Musika: Edel Sheep. Muntaketa: Nicolas Dulière. Aktoreak: Martin Goossens, Hugo Antoine, Laura Van Maaren. Iraupena: 12 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
First in first out (FIFO, euskaraz: "sartzen lehena, irteten lehena") supermerkatuetan apalategiak ipintzeko erabiltzen den teknika bat da. Stéphanek produkturik freskoenak besteen atzetik ipini behar ditu, eta iraungitzear daudenak kendu.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Donostian ere Euskaraldia burutuko da hiri osoan eta, nola ez, auzoetan. Hori dela eta, Parte Zaharrean apirilaren 25ean 19:00etan izango da.
Kresala Elkartea
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.
Trueba zinemak
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Zuloaga plaza
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-7 urte: 16:45ean
Intxaurrondo Hegoa ikastola
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken
Donostiako Tomasene Kultur Etxean, Altzako XVIII. Bertso Aroaren barruan, Titika Rekaltek "Zeihar soak" erakusketa aurkezten du. Eguneroko bizitzak uzten dituen arrastoetan oinarritutako makro argazkiak. Sustrai Colinaren begirada poetikoa islatzen da testuen bitartez.