Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Literatur solasaldia Sergei Dovlatov idazlearen Filiala liburuaren inguruan.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Donostian ere Euskaraldia burutuko da hiri osoan eta, nola ez, auzoetan. Hori dela eta, Grosen apirilaren 20an 19:00etan izango da.
Hondarpe auzo elkartea
JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 18:30ean Maria Zanbrano plazan
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 18:30ean
Martin Santos plaza
Joseba Larratxe "Josevisky"-k eta Iratxe Retolazak euskal komikiaren inguruko historiari buruzko hitzaldia eskainiko dute.
Kutxa Kultur plaza
Gaur, maiatzak 8, arratsaldeko bisita bakarrik egongo da.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Juan Mari Pérezek egingo du eta Euskal Herriaren historia azalduko du, Historiaurretik XVIII. mendera arte.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00)
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Principe zinemak
Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Xabi Payak (Getxo, 1982) eta Patxi Gallegok (Errenteria, 1973) sortutako Nork eleberri grafikoa aztertuko dugu. Egileak bertan izango dira.
Xabi Payak interpretazioa eta itzulpengintza, eta piano ikasketak egin ditu. Bertsolari, itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da, eta komiki-munduan gidoigintzan trebatua da.
Patxi Gallegok Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako. Egun, komikigilea izateaz gain, irakasle moduan jarduten du. 2004an ekin zion Xabinaitor super-heroiaren inguruko umore trilogiari, Pololoak, helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena.
Nork komikian 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña. Ertzainaren lehen peskizen arabera ez da istripu bat izan. Hortik abiatuta, lau ikertzaile jarriko dira buru-belarri Egañaren heriotza ikertu nahian. Bidean, euskaldunontzat oso ezagun diren hamaika pertsonaiarekin gurutzatuko dira: Unai Elorriaga, Xabier Euzkitze, Estitxu Fernandez, Juan Mari Arzak, Porrotx, Ramon Saizarbitoria, Maialen Lujanbio, Ainhoa Arteta, Uxue Alberdi, Kontxu Odriozola, Iban Zaldua...