Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Araba parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 11 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Latsarien plaza
Irudiak moldatu, musika konposatu, plastilina mugimenduan ipini edo marrazki digitalak egin ahal izango dituzu. Software libre edota doakoak baliatuko ditugu denon eskura dauden errekurtsoak deskubritu eta erabiltzen ikasteko. Aukeratu gehien interesatzen zaizuna eta zatoz irekian lan egitera!
Maiatzak 3. GIMP
Argazki eta irudiak moldatzen ikasi nahi duzula? GIMP programa erabiltzen ikastea da zure aukera! Ezagutu irudi edizioaren eta GIMP-en oinarriak Andy Warhol-en lana imitatuz.