Hika hitz egiten ikasteko 15 orduko oinarrizko ikastaroa.
Binaka gauzatuko diren hika-elkarrizketatxoak izango dira ikastaroaren ardatz. Eguneroko egoeretan oinarrizkoak diren aditza-formak erabiltzera joko dugu. Hitanoa bere osotasunean landuko dugu, noka (neskari egiten zaiona) eta toka (mutilari egiten zaiona).
Doakoa. Izen-ematea: ikasbideke@gmail.com
Info +: Ikasbide Kultur Elkartea
Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, urtean zehar hitzaldiak eta mahai-inguruak egongo dira, giza eskubideen egungo egoeraren eta bere potentzialaren inguruan eztabaida kritikoa sustatzeko.
Rafael Sainz de Rozas (Arartekoaren bulegoa)
Maitane Arnoso (Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea)
Hizkuntza: euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken