AEB. Owen Hurley. 2001.
Clararen izeba kuttunak egurrezko Intxaur-hauskailu bat oparitzen dionean hasten da istorioa. Gau hortan, Clara lo dagoen bitartean, intxaur-hauskailua biziki hasten da mugitzen.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Barbie and the Nutcracker.
Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: "andereño Koro bahitu dugu". Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko.
Haurrek ikusi nahi duten magia. Hator Magiara txikienengan pentsatutako ikuskizuna da, ez baitira ikusle soil izango. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute. Modu aktiboan hartuko dute parte saioan, emanaldiaren norabidea erabakita ere!
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-19:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Julia Donaldson idazlearen eta Axel Schefflel ilustratzailearen izen bereko best-sellerrean oinarritutako animaziozko filma da Grufaloa. 1999 urtean argitaratu zenetik, 13 milioi umek irakurri dute ipuina, 40 hizkuntzetara itzulia izan da, eta dozenaka sari irabazi ditu. Pantaila handira helduko zaigu orain.
Etxeko txikienentzako pentsatuta dago filma berezki, eta harrapariak uxatzeko, Grufaloarekin geratuta dagoela esaten duen sagu baten istorioa kontatzen du. Hartza eta bufaloaren arteko nahasketa den animalia batek irudikatzen duen monstruoa da Grufaloa, eta saguarekin elkartuko da azkenean, honen adorearekin liluratuta.
Aiete Haurtxokoan Ametsen basoa ipuina irudikatuko dugu, Peio Añorgaren ahotik entzun ondoren.
Ekintza hau Ventana a la diversidad elkarteak bideratuko du ELKAR-en babesarekin.
Anima zaitez, primeran pasako dugu eta!
Plazak mugatuak dira. Erreserbatu zurea Harutxokoan:
Aiete Haurtxokoa: haurtxokoa_aiete@donostia.eus / 943483822
Mila esker aldez aurretik, espero zaitugu!