Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
UEU-Udako Euskal Unibertsitatearekin, ALDEE- artxibategi, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalen euskal elkartearekin eta EWKE wikipedisten elkartearekin elkarlanean, Wikimedia familiako egitasmoak -Wikimedia, Wikipedia, Wikimedia commons- ezagutu eta sakontzeko lantegi berria antolatu Hirikilabsek.
Bagera eta Booktegi-k antolatutako irakurketa eta solasaldia:
Eider Rodriguezen "Urtebetetze festa" ipuin bildumaren irakurketa eta solasaldia.
Partaideak: Eider Rodriguez, Leire Palacios, Aritz Branton.
Julia Donaldson idazlearen eta Axel Schefflel ilustratzailearen izen bereko best-sellerrean oinarritutako animaziozko filma da Grufaloa. 1999 urtean argitaratu zenetik, 13 milioi umek irakurri dute ipuina, 40 hizkuntzetara itzulia izan da, eta dozenaka sari irabazi ditu. Pantaila handira helduko zaigu orain.
Etxeko txikienentzako pentsatuta dago filma berezki, eta harrapariak uxatzeko, Grufaloarekin geratuta dagoela esaten duen sagu baten istorioa kontatzen du. Hartza eta bufaloaren arteko nahasketa den animalia batek irudikatzen duen monstruoa da Grufaloa, eta saguarekin elkartuko da azkenean, honen adorearekin liluratuta.