OHARRA: Programazio doikuntzak direla eta ekainaren 29ko ikuskizuna bertan behera geratu da.
Lau strip-teasez osaturiko ikuskaria. Lau begirada. Lau narrazio. Lau eszena zuzendari: Mireia Gabilondo, Garbi Losada, Jokin Oregi eta Fernando Bernués. Elkarlanean oinarritu den produkzio propioa.
Euskal kulturaren hainbat aurreiritzi biluzteko nahiarekin burututako sorkaria, Loraldia festibalaren eskariz.
Informazio gehiago: Loraldia festibala
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka: gatzetan jartzea eta beste teknika batzuk ezartzea; beste kultura gastronomiko batzuen eragina, Fantziako sukaldaritza finarena, adibidez; elikagaien sektorearen industrializazioa, eta horrek guztiak aparteko errezeta bilduma ekartzea, plater xume eta finek osatua eta euskal sukaldaritza munduko erreferentzia gastronomiko bihurtu duena...
Zatoz gure historia dastatzera!
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita gidatu gastronomiko gehiago.
Sarrerak salgai daude museoko harreran.
Menua prestatzeko, Markeliñek ohiko osagaiak erabiliko ditu: hainbat materialekin jokua, erritmoa, magia, umorea eta gatza pixka bat.
Chef Nature informazio gehiago Markeliñeren webgunean.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketan Gabriela Cendoya Bergareche Collectionen bildumako argazki-liburu batzuk erakutsiko dira. Eta, gainera, larunbatetan 17:00-19:00 artean horiek ikuskatu eta gertutik ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazki-liburuen fenomenoa erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta, eta ez da aurrez izena eman behar.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen Argazki-liburuen fenomenoa erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Julia Donaldson idazlearen eta Axel Schefflel ilustratzailearen izen bereko best-sellerrean oinarritutako animaziozko filma da Grufaloa. 1999 urtean argitaratu zenetik, 13 milioi umek irakurri dute ipuina, 40 hizkuntzetara itzulia izan da, eta dozenaka sari irabazi ditu. Pantaila handira helduko zaigu orain.
Etxeko txikienentzako pentsatuta dago filma berezki, eta harrapariak uxatzeko, Grufaloarekin geratuta dagoela esaten duen sagu baten istorioa kontatzen du. Hartza eta bufaloaren arteko nahasketa den animalia batek irudikatzen duen monstruoa da Grufaloa, eta saguarekin elkartuko da azkenean, honen adorearekin liluratuta.
Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora luzea pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla.
Principe zinemak