Abesti eta koreografia berriak, ohi bezala adin guztietako haurrak dantzan jarriko dituztenak, eta helduei parte hartu eta familiako gaztetxoenekin batera gozatzeko aukera emango dutenak.
Julia Donaldson idazlearen eta Axel Schefflel ilustratzailearen izen bereko best-sellerrean oinarritutako animaziozko filma da Grufaloa. 1999 urtean argitaratu zenetik, 13 milioi umek irakurri dute ipuina, 40 hizkuntzetara itzulia izan da, eta dozenaka sari irabazi ditu. Pantaila handira helduko zaigu orain.
Etxeko txikienentzako pentsatuta dago filma berezki, eta harrapariak uxatzeko, Grufaloarekin geratuta dagoela esaten duen sagu baten istorioa kontatzen du. Hartza eta bufaloaren arteko nahasketa den animalia batek irudikatzen duen monstruoa da Grufaloa, eta saguarekin elkartuko da azkenean, honen adorearekin liluratuta.
Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora luzea pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla.
Principe zinemak