AEB. Carlos Saldanha.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Izotz Aroa 2 Film Affinity webgunean.
Iñaki Salvador nazioartean proiekzio handienetakoa duen jazzeko euskal musikarietako bat dugu: soinu-bandak idatzi ditu zinemarako, telebistarako eta antzerkirako, hainbat disko argitaratu ditu hala bere izenean nola beste batzuekin lankidetzan, Heineken Jazzaldiaren aurreko edizioetan harrera arrakastatsua izan duten proeiktuak sortu izan ditu eta jazzeko euskal talde eraginkorrenetako partaide izan da. Iñaki Salvadorren heziketa musikalean funtsezko eragina izan zuen Mikel Laboa euskal kantagintzaren berritzaile paregabeari pianoan lagundu zion denboraldi luze eta emankorra.
Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz. Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela. Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?
Trailerra: https://youtu.be/b1NYzqndCNs
Kearen artxibogileak fabrika honetako langile ohiek eta egungo langileek osatutako talde bat da. Aldizka, bilerak egiten ditu2016ko irailaz geroztik, besteak beste, Sotoan aurkezten dugun erakusketari elkarrekin forma emateko. Talde-prozesu horretan Tabacalerako eta Tabakalerako istorioei buruzko artxibo komunitario bat eraiki dugu.
Narrazioak normalean eraikitzen diren moduei buruzko gogoeta egin nahi dugu, eta ofizial deitutako artxiboetan agertzen ez diren materialen zati bat jaso dugu hemen. Argazkiak, agiriak, bideoak, audioak eta objektuak dira, batzuk lan-prozesuan sortuak, baina gehienak leku horretako langile ohiek urte luzez gordeak. Horrenbestez, etxeko artxiboak irekiko ditugu; berez, ez ziren gorde jendaurrean erakusteko, baina urteak igaro ahala, garrantzitsu bihurtu dira eta gure iraganaren irakurketa kritikoa egiteko aukera ematen dute, eta, beraz, baita gure orainaldiarena ere. Alderdi biografikoari, afektiboari edo gatazkatsuari lotutako gaietan jarri dugu arreta, eta horien bitartez, orokorrean historiaren ideia eta zehazki fabrika honen historia zabaldu nahi duten kontakizunak aurkezten ditugu.