Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Txondorra Kultur Elkartean (Donostia), Nagore Legarretak aurten eskaini duen tailerrean sortutako argazki-liburuen aurkezpena.
Argazkia: Mendi Urruzuno.
Gaur egun Trikitixak Euskal Herrian eta munduan daukan presentzia ulertzeko, kokapen historikoa eta orain artekoaren errepasoaz, euskal identitatearen hauspoari eragin nahi diogu. Geldialdi bat egingo dugu orainean eta atzera begira jarriko gara, igarotako denboratik eta esperientziatik zer ikasi dezakegun jakiteko, eta era berean gaur egungo egoera ulertuz, biharkoaz hausnartzeko.
Antropologo eta historialariekin batera, trikitixaren ibilbidea aztertu duten musikariak gonbidatu ditugu Inpernuko Poza Trikitixaren XVI. Jardunaldi hauetara. Begirada zorrotzaz eta bakoitzak bere esperientziatik gaur egunean kokatuko gaituzte historia errepasatuz.
Fermin Muguruzak Black is Beltza erakusketara bisita gidatua eskainiko du ibilbideari bere ikuspegi pertsonala gehituz.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa.
Rosacarmen Ane Zaldibar (Donostia, 1981) eta Inés Sánchezek (Valladolid, 1984) osatzen dute. Bi artista hauen lanek osatuko dute Izkutukoak zikloaren hurrengo erakusketa Komikigunean, irailean.
Rosacarmen kolektiboa argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohizkoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte teknika ezberdinak uztartuz: serigrafia, fotokopia, edo risografia esate baterako.
Fermin Muguruzak Black is Beltza erakusketara bisita gidatua eskainiko du ibilbideari bere ikuspegi pertsonala gehituz.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia