Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Komikiguneak 2018an zehar autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea du helburutzat. Horretarako sortu dugu Guillotinak komisariatuta Izkutukoak erakusketa zikloa.
Rosacarmen Ane Zaldibar (Donostia, 1981) eta Inés Sánchezek (Valladolid, 1984) osatzen dute. Bi artista hauen lanek osatuko dute Izkutukoak zikloaren hurrengo erakusketa Komikigunean, irailean.
Rosacarmen kolektiboa argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohizkoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte teknika ezberdinak uztartuz: serigrafia, fotokopia, edo risografia esate baterako.
Morlanstarrak Auzo Elkarteak, Arbaizeneako basoari lotuta hitzaldi bat antolatu zuen eta, oraingoan, horren gaineko txangoa Miren Urkijorekin ere bai, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesarekin.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
1915eko uda. Baxe Nafarroako Baigorri herriko auzo urrun batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da.
«Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea.»
Erakusketak arte-korronte horretako funtsezko 100 bat lan biltzen ditu, estiloaren 5 ordezkari nagusienak: Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg.
Pop artearen ezaugarria da komunikabideen eta publizitatearen mundutik hartutako irudiak eta gaiak erabiltzen dituela. Mugimendua 1950eko hamarkadaren erdialdean jaio zen, Ingalaterran, espresionismo abstraktuari aurre egiteko arte-korronte berri gisa, hura estilo hutsa eta elitista zela baitzeritzoten. Mugimendu berria Estatu Batuetara hedatu zen berehala, eta bertan izan zuen proiekzio handiena.