Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du Intxaurrondo KE-n. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatutakoaren ondoren. Irudietan ere jasoko dute kontzertua, diskoarekin batera DVD batean argitaratzeko ideiarekin. Taldeak azaldu duenez, urte hasieran bururatu zitzaien zuzeneko grabazio bat egitea, Joseba Baleztenak taldea utzi eta hirukote formatua estreinatzeko; 'Gure Tokiak Tour' bira abiatu zutenean hain zuzen.
5 diska, ehunka kontzertu, emanaldi aipatuak eta azpimarratuak ARF, BIG festival , Sonorama, Hatortxu rock, Monkey Week ala EHZ bezalako festibaletan - Placebo, the Mars Volta ala Black Sabbath-ekin eszenatokia elkarbanatuz besteak beste-, bira bat Frantzia osoan Detroit taldearekin, Zenith areto handienak eta Paris-eko Olympia gela mitikoa bisitatuz, bira Europarrak Espainia, Frantzia, Alemania ala Belgika zeharkatuz, eta sold out ugari 'Tabula Rasa' (TRR / 2016) haien azken diskaren aurkezpen biran... Willis Drummond da, dudarik gabe, gaurko euskal eszenaren talde aktiboen eta ezagunenetatik bat.
Haien rocka errez sailka genezake haien aintzinekoen leinuan (Negu Gorriak, Kuraia, Berritxarrak...) baina ezinbestekoa litzateke azpimarratzea Seattle ala Washington D.C.ko 90 hamarkadako eszenen influentzia ere (Pearl Jam, Nirvana, Fugazi...) baita atzo eta gaurko rock australiarrarena (ACDC, New Christs, The Drones...). Ez da kasualitatea beraz, Burke Reid produktore australiarrak haien azken lana ekoiztu izana...
Edozertara moldatzeko gai den musikari ipurterrea, dotorea eta pragmatikoa, begi bat konposizioan duena eta bestea inprobisazioan, hori da Joseba Irazoki. Askotariko proiektuetan, abenturetan eta egitasmotan utzi du bere arrastoa, eta horien guztien ondorioz bere alderik barnekoena eta pertsonalena azaleratu da, hobe esanda, askatu da bere izenez argitaratzeko ausardia izan duen lanetan. Lan horietan, Irazokik parez pare ireki ditu bere unibertsoko leihoak, orain arte itxita egon direnak, eta zintzo zein zuzen ageri da, aratz eta landu, euskarazko folklorearen tradizioan eta pop eta folk anglosaxoian inspiratua eta sei harien bidezko esperimentazioari emana. Baina, era berean, bereizgarri bat, nortasun berezi bat bilatu du, eta, horretarako, musikari nafarra bere dohainez baliatu da.
Gastronomia tailerra gure historia ezagutzeko eta dastatzeko. Museoan produktu gastronomikoak bilatuko ditugu. Gero, taloak egin eta beste kultura batzuetako antzeko elaborazioak ezagutuko ditugu.
Adina: 6-12 urte
Ezagutzen al dituzu urteko urtaro desberdinak? Tailer honen bidez naturarekin kontaktuan egoteko aukera dute gure txikiak (Parketik ibilaldia, jolasak, etab.)
1965eko urria. San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte har dezatela debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikzio pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.
Adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura bat da, jatorrizko musika eta izar ugariz osatutako aktore-taldea duena. Smallfoot-norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunari aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.