Haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herri edo auzoetako parke zein plazetan egiten da, jolaserako diren eremu baitira.
Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, txikienekin jolasak familia giroan eginez eta handienekin, berriz, lagunartean. Ondo pasatu eta modu horretan haurrek euskarazko jolasak eta bitartekoak jasotzen dituzte modu ez kontzientean eta eraginkorrean.

Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat produzitu du, Ttak. Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu nahi ditu, besteak beste. Hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia. Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu nahi du.
Nork bere heroia definitzeko eta marrazteko bilduko gara lantegi honetan. Ekar ezazu zure gela Ubikera eta nortasuna, identitatea, estereotipoak eta beste zenbait gai marrazkiaren bitartez landuko ditugu gure heroiak egiten ditugun bitartean.
Zeren, nolakoak dira besteen heroiak? Nolakoak dira gaurko heroi ezagunak? Zein ezaugarri dituzte, nolako izaera? Pertsonaia ezagun batzuei errepasoa emango diegu, eta horren arabera ideiak hartu, bakoitzak buruan lukeena gorpuztu ahal izateko. Adibidez Shinchan heroi handia da askorentzat. Zein du ezaugarri nagusia? Inor baino lotsagabeagoa dela. Nola gorpuzten du lotsagabekeria hori? Ipurdia erakutsiz. Horra hor identifikazio inportante bat, hitza lagungarri ez dugunerako. Topiko, estereotipo eta sinbologiaren garrantziaz mintzatuko gara galderak eginez eta denen artean erantzuten saiatuz.
Euskarazko lehen zirku ibiltariak Donostian bukatuko du aurtengo ibilaldia. Uda osoan herriz herri ibili ostean, Donostian, euskararen hirian, izango du azken geltokia. Iker Galartzaren ekimenez sorturiko zirkuak ez du beste hiribururik bisitatuko aurten eta Donostiako emanaldiekin bukatuko da Gure Zirkuaren bira.
Zirku klasikoaren ezaugarriak ditu
Orain arte udan Euskal Herrian egindako emanaldietan 18.000 pertsona baino gehiago izan dira. Donostian berriz, 6.250 lagun espero dira.
Ikuskizunari dagokionez, zirku klasiko baten aldagaiak izango ditu: bikote xelebre batek egingo ditu aurkezle lanak ( Poxpolo eta Don Martin) eta ikusleen algarak eragingo dituzte; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira.
1965eko urria. San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte har dezatela debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikzio pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…