Artea miresten duten bi pertsonaia xarmangarrik, erritmo, kolore, forma eta mugimenduz beteriko bidaia paregabe batera eramango gaituzte. Entzun, ikusi, ukitu, sentitu, jolastu, irudikatu eta... DANTZA egin gurekin!
Adina:+ 2 urte.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
Diferentziarekiko desberdina sentitzen den pertsonaren emozioetara hurbiltzen gaitu antzezlanak: haserrea, amorrazioa, mina, etsipena... eta "normaltzat" hartzen ditugunengan desberdintasun honek eragiten dituen sentimenduak: beldurra, errefuxa, trufa, onarpena...
"Lorenzoren kazua" heziketa inklusiboaren egokitzapen bikaina.
Adina: + 5 urte
Areto Nagusia
Gonbidapenak egun berean banatuko dira 17:00tatik aurrera.
Bisita gidatua Donostiako Parte Zaharretik San Telmo museoak antolatuta, Ondarearean Europako Jardunaldien barruan. Aurten, leloa da: Ondarea, emakumearen oinordetza.
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka: gatzetan jartzea eta beste teknika batzuk ezartzea; beste kultura gastronomiko batzuen eragina, Fantziako sukaldaritza finarena, adibidez; elikagaien sektorearen industrializazioa, eta horrek guztiak aparteko errezeta bilduma ekartzea, plater xume eta finek osatua eta euskal sukaldaritza munduko erreferentzia gastronomiko bihurtu duena...
Zatoz gure historia dastatzera!
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita gidatu gastronomiko gehiago.
Sarrerak salgai daude museoko harreran.
Gastronomia tailerra gure historia ezagutzeko eta dastatzeko. Museoan produktu gastronomikoak bilatuko ditugu. Gero, taloak egin eta beste kultura batzuetako antzeko elaborazioak ezagutuko ditugu.
Adina: 6-12 urte
Kutxa Ekogunea aisialdi eta ikasketa aktiborako baliabideak eskaintzen dituen parkea da, ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausua emanez. 'Paisaia naturala' eta 'paisaia kulturala'-ren arteko sintesia eta paisaiak eratzen dituzten elementu guztiak baloratzen ditu. Parkea publiko orori dago zuzenduta: norbanako, profesional, irakasle eta familiei.
Bisita honetan gure proiektu eta lantzen ditugun gaien berri emango dizuegu hainbat ekipamendu ezagutuz.
Zubideiak gune irekia euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala. Aurten bigarrenez egingo da urriaren 20an Donostiako Miramar jauregian 9:00etatik 18:00etara. Euskara, Aniztasuna eta Elkarbizitza gaia hartuta “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” izango da hitz egiteko bide emango digun galdera eta hortik sortzen zaizkigun guztiak mahai-gaineratuko ditugu. Informazio gehiago hemen.
Kantu Jira: Parte Zaharreko Fermin Calbeton kalean, 12:00etan izango da hilabete honetako Kantu Jira. Lagunekin batera euskal kanta tradizionalak abesteko aukera paregabea.
Erromeria: Egun berean, Bagera Elkarteak, Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu du Parte Zaharreko Plaza Berrian (Konstituzio plazan) 18:30etatik aurrera. Donostiako Udaleko txistulariak joko dituzten kantuak dantzatzeko aukera izango dugu Aitziber Aiesta eta Jon Iraola dinamizatzaileek lagunduta.
Lau ipuin kontaketa saio berezi eskainiko dira, teknika eta baliabide ezberdinak erabiliz: batzuk, zuzeneko musikaz lagunduta, eta beste batzuk, ilustrazioekin.
Laugarren edizio hau, iaz bezala, Galtzagorri eta Haur Liburutegi Nagusiaren elkarlanaren ondorioz garatuko da.
Dohainik. Izena ematen dutenek lehentasuna izango dute saio hasi baino lehenago iristen badira: haurliburutegia@donostia.eus
BETETA (saio honetarako ez dira tokiak gelditzen)
Euskarazko lehen zirku ibiltariak Donostian bukatuko du aurtengo ibilaldia. Uda osoan herriz herri ibili ostean, Donostian, euskararen hirian, izango du azken geltokia. Iker Galartzaren ekimenez sorturiko zirkuak ez du beste hiribururik bisitatuko aurten eta Donostiako emanaldiekin bukatuko da Gure Zirkuaren bira.
Zirku klasikoaren ezaugarriak ditu
Orain arte udan Euskal Herrian egindako emanaldietan 18.000 pertsona baino gehiago izan dira. Donostian berriz, 6.250 lagun espero dira.
Ikuskizunari dagokionez, zirku klasiko baten aldagaiak izango ditu: bikote xelebre batek egingo ditu aurkezle lanak ( Poxpolo eta Don Martin) eta ikusleen algarak eragingo dituzte; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira.
Adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura bat da, jatorrizko musika eta izar ugariz osatutako aktore-taldea duena. Smallfoot-norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunari aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.
1965eko urria. San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte har dezatela debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikzio pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…