Burezur uhartean zaudete BeGioker Piratak bere harrapakinak ezkutatu zituen lekuan. Baina zuen kapitainak arratsaldeko mareaz itsasoratu nahi du.
BeGiokerren altxorra ordu betean berreskuratzeko gai izango zara? Uhartean harrapatuta geratuko zarete?
Bila itzau pistak, ebatz itzazu igarkizunak eta enigmak, proba ezazu zure gaitasuna eta lor ezazu Pirataren Altxor preziatua!
12-14 urtekoentzat.
Inskripzioa doan liburutegian: 15 pertsona geheienez.
Haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herri edo auzoetako parke zein plazetan egiten da, jolaserako diren eremu baitira.
Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, txikienekin jolasak familia giroan eginez eta handienekin, berriz, lagunartean. Ondo pasatu eta modu horretan haurrek euskarazko jolasak eta bitartekoak jasotzen dituzte modu ez kontzientean eta eraginkorrean.
Haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herri edo auzoetako parke zein plazetan egiten da, jolaserako diren eremu baitira.
Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, txikienekin jolasak familia giroan eginez eta handienekin, berriz, lagunartean. Ondo pasatu eta modu horretan haurrek euskarazko jolasak eta bitartekoak jasotzen dituzte modu ez kontzientean eta eraginkorrean.
1965eko urria. San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte har dezatela debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikzio pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…
Iñaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko filosofiako irakasleak argitaratutako liburuaren aurkezpena eta solasaldia euskararen erabileraren inguruan.
Haurrak: 6 eta 12 urte bitartekoak
Mestiza Elkartearen eskutik ipuin eta mahai-jokoak irakurketara hurbiltzeko modu ludiko eta dibertigarrian.
Oharra: Ekitaldia euskaraz, gazteleraz eta ingelesez izango da.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken