Juan Bautista Berasategi Espainia
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Nur eta Herensugearen Tenplua
Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu edo baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen. Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla. Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den.
Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi:
kmkliburutegia@gmail.com. Izena emateko, hemen sakatu.
Euskarazko lehen zirku ibiltariak Donostian bukatuko du aurtengo ibilaldia. Uda osoan herriz herri ibili ostean, Donostian, euskararen hirian, izango du azken geltokia. Iker Galartzaren ekimenez sorturiko zirkuak ez du beste hiribururik bisitatuko aurten eta Donostiako emanaldiekin bukatuko da Gure Zirkuaren bira.
Zirku klasikoaren ezaugarriak ditu
Orain arte udan Euskal Herrian egindako emanaldietan 18.000 pertsona baino gehiago izan dira. Donostian berriz, 6.250 lagun espero dira.
Ikuskizunari dagokionez, zirku klasiko baten aldagaiak izango ditu: bikote xelebre batek egingo ditu aurkezle lanak ( Poxpolo eta Don Martin) eta ikusleen algarak eragingo dituzte; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira.
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Roger Corman. Ekoizpena: Roger Corman, Thom Mount, Kobi Jaeger / The Mount Company. Gidoia: Roger Corman, F. X. Feeney. Argazkia: Armando Nannuzzi, Michael Scott. Musika: Carl Davis. Muntaketa: Jay Cassidy, Mary Bauer. Aktoreak: John Hurt, Raul Julia, Bridget Fonda, Catherine Rabett, Nick Brimble. Iraupena: 82 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
New Los Angeles 2031. urtean. Zientzialari batek lanean dihardu arma berri bat sortzen. Esperimentu horiek hainbat aldaketa meteorologiko sorrarazten dituzte atmosferan eta, azkenik, espazio/denbora arteka bat, ikertzailea 1817. urtera, Genevara bidaliko duena. Han, Victor Frankenstein doktorea izango da ezagutuko duen aurreneko pertsona, eta gero hark sortutako izakia, sutsuki eskatzen diona neska-lagun bat. Ondoren, Mary Godwin (gerora Shelley) gaztearekin egingo du topo. Nobela eta istorioa nahastu egiten dira Brian W. Aldissen tarteka erotzeko moduko nobelaren moldaketa honetan. Roger Corman legendak zuzendua da filma.
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Terence Fisher. Ekoizpena: Anthony Hinds / Hammer. Gidoia: Jimmy Sangster. Argazkia: Jack Asher. Musika: James Bernard. Muntaketa: James Needs. Aktoreak: Peter Cushing, Christopher Lee, Hazel Court, Robert Urquhart, Valerie Gaunt. Iraupena: 83 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Gela batean dago heriotzaren zain Victor Frankenstein baroia, zenbait pertsona hiltzeaz akusatuta heriotza-zigorra ezarri baitiote. Apaiz batek bisitatuko du eta doktoreak kontatuko dio, urteak ikertzen eta esperimentatzen eman ondoren, izaki bat sortu zuela gorpu-zatiekin, eta izaki hori dela leporatzen zaizkion heriotzen benetako egilea. Film honek ematen dio hasiera (handikiro eta koloretan) Hammer ekoiztetxe britainiarraren beldurrezko ziklo zoragarriari; izan ere, ekoiztetxe hau betiko goratu da generoaren aldareetara batik bat 50eko eta 60ko urteetako bere beldurrezko filmen sailari esker ?gailenenak Terence Fisherrek zuzenduak eta Cushing/Lee bikoteak protagonista dituztenak?, non fantasiazko mito ospetsuenetako batzuk eraman zituen zinera.
AEB. Zuzendaritza: James Whale. Ekoizpena: Carl Laemmle Jr. / Universal Pictures. Gidoia: William Hurlbut, John L. Balderston. Argazkia: John J. Mescall. Musika: Franz Waxman. Muntaketa: Ted Kent. Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Elsa Lanchester, Valerie Hobson, Ernest Thesiger. Iraupena: 73 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Jatorrizko filmak izandako arrakastaren ondoren, James Whalek sekuela bat zuzendu zuen Universal-erako. Mary Godwinekin hasten da, Villa Diodati-n, trumoiek erasotako gau batean, Shelley eta Byron poetei istorioaren jarraipena kontatzen dienean. Uste ez bezala, izakia ez da sutean hil, ihes egin baitzuen errotaren hondakinetatik. Pretorius doktoreak, behinola Henry Frankensteinen irakasle izandakoak, berarekin lan egiteko eskatzen dio munstroarentzako bikotekide bat sortzeko; hark, ordea, ezezkoa ematen dio. Hala eta guztiz ere, Pretoriusek aurrera jarraituko du proiektuarekin, Prometeo moderno bat izan nahi baitu eta emakume bat sortu, jatorrizko izakiak bere bakardadean lagun izango duena. Beldurrezko zinearen historiako pelikula handienetako bat, bere sotiltasunagatik eta tonu dibertigarri eta ironikoagatik gailentzen dena.
Gonbidapenak: Super Amara / Victoria Eugenia Antzokia (leihatila) (urriak 20)
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Nick Park. Ekoizpena: Carla Shelley, Richard Beek, Peter Lord, Nick Park, David Sproxton. Gidoia: Mark Burton, James Higginson. Argazkia: Dave Alex Riddett. Musika: Harry Gregson-Williams, Tom Howe. Muntaketa: Sim Evan-Jones. Iraupena: 90 min
HIZKUNTZA: euskara
Historiaurreko garaietan girotua, Dug heroi adoretsuaren istorioa kontatzen digu: leizeetako gizon bat da eta haran oparo batean bizi da bere lagun eta adiskide onenarekin ?Cerdog? eta tribuko beste kide bitxi eta maitagarri batzuekin, Jefe buru dela. Dug anbizio handiko gizona denez, mamutak ehizatu nahi ditu, eta abentura bila dabil; Jefe, berriz, tribuarekin kontentatzen da, eta bizimodu atsegina eta lasaia darama untxiak harrapatzen. Hala eta guztiz ere, eten egingo da bat-batean haien bakea etsai batek harana inbaditzen duenean. Sekulan ere ez zuten halakorik ikusi: Lord Nooth hotsandikoa da bera, Brontze Aroko hiriko jauna, eta haren armada. Lord Nooth tirano diruzaleak brontzea aurkitu du tribuak hainbeste maite duen haranean, eta horrexegatik ekingo dio inbasioari mamut korazatuez hornitutako armada batekin. Egoera horren aurrean ihes egin beharrean izango dira harpetarrak, eremu babesgabeetan aterperen baten bila.
Plazara Goazen 20. urteurrena ospatzeko Koldo Izagirreren eskutik ibilbide literarioa Intxaurrondon barrena.
Topagunea: Intxaurrondo K.E., 10:00etan
Ibilbideak 3 gune nagusi izango ditu eta gai hauek jorratuko ditugu:
10:00etan. Intxaurrondo Kultur Etxetik abiatu. Otxoki pasealekua, Lazkano bertsolariaren jaiotetxea: bertsoak / PM Otaño: hiru poema kantagarri / Axular plaza: pasarte batzuk / Joana Albret plaza: Biblia, Nafarroa / Gaztela kalea: Rosaliaren akordua, Mikel Azurmendiren poema / Artikutza: kantu zaharra eta Patziku Perurenaren lana.
11:00etan, Bizenta Mogel kalea: lehen testu feminista eta idazletzaren kontzientzia, zenbait alegia / Castelao parkea: euskaldunak bere testuetan, Gernikako arbolari buruzkoa, marrazkiak ikusi / Extremadura kalea: Gerra Garridoren Cacereño nobela, pasarteak / Gabriel Aresti pasealekua: modernitate laiko eta ezkerrekoa, poemaren batzuk, hitzaldiren baten zatia.
12:00etan, Gabriel Celaya plaza: literatura erregionalista, pasarteak Canto en lo míotik, Agustin Ibarrolaren eskulturak alderatu bere errealismo sozialistarekin, Arestiren Euskal Harriarako egin zizkionak erakutsiz / Bernat Etxepare plaza: feminismo faltsua, aurreneko testu konfesionala (lehen pertsonaren erabilera kartzelako poeman), eta hizkuntzari egindako kantu ederrak.
Ibilbidea bukatutakoan, Euskararen Plazan mokadua jan eta zerbait edateko aukera izango dugu.
Doan eta aurrez izena eman gabe.
Ondarearen Europako Jardunaldien harira museoak programatutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrean, María Alquegui antropologoak egindako lan batean oinarrituta. Bisitako ardatza izango da erakusketan dauden eta ez dauden emakumezkoak. Jardunaldien gaia aurten Ondarea, emakumeen emaria da.
Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Pintura, papera eta beste material batzuekin jolastuz, Matisse artista liburua sortuko dute.Tailerreko gidariak Arteko-ko Eluska Kortajarena eta Ainara Landaberea izango dira.
Adina: 6-12
Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketak San Telmo Museoan.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura bat da, jatorrizko musika eta izar ugariz osatutako aktore-taldea duena. Smallfoot-norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunari aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.
Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.
Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis mutikoa bere osaba Jonathanen etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Une hartatik aurrera etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean.
Haurrak: 7 urtetik aurrera