Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Dani Fano (Donostia, 1968-) egilearen Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak eleberri grafikoa aztertuko dugu. Egilea bertan izango dugu.
Dani Fano, marrazkilari donostiarra, 90eko hamarkadan hasi zen Ikastolen Elkarterako ikasmaterialak marrazten. Anitz aldizkaritarako egin du lan; besteak beste, Mutxo!, Ardi Beltza, Kalegorria, Ipurbeltz, Elhuyar, Osatuberri, H28, Gaur8... 2005etik Xabiroi aldizkarian zuzendari eta egile lanetan dabil eta bertatik atera dira bere TeleATOI eta Anubis 3.0 albumak.
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak nobela grafikoan El Salvadorren jaiotako ekintzaile honen bizitza azaltzen digu Eduardo Galeanoren eta Roque Daltonen idatzietan oinarritu delarik. Zortzi urteko lana izan da hau Fanorentzat.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Juan Mari Pérezek egingo du eta Euskal Herriaren historia azalduko du, Historiaurretik XVIII. mendera arte.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00)
11:00etako saioa euskaraz izango da eta 18:00etakoa gaztelaniaz.
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
1965eko urria. San Fermineko erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzeko gonbidapena jaso du, baina ezingo dute denek desfilatu: arrazarekin lotutako kontuak tarteko, estatubatuar agintariek erraldoi beltzek ekitaldian parte har dezatela debekatu dute. Benetako gertakarietan oinarrituta, Muguruza, Cano eta Alderetek Manex Unanueren istorioa kontatuko dute, erraldoi beltz horietako bat eramateko ardura duen fikzio pertsonaiarena. Konpartsako kideek inposatutako erabakia onartu izana deitoratuz, etxera berriz ez itzultzeko erabakia hartuko du Manexek. Gaztearen begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango ditugu: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.