Museoko erakusketa iraunkorreko hainbat puntutan jolaserako txokoak egongo dira, familiek beren kabuz parte har dezaten eta bisita beste era batera egiteko aukera izan dezaten.
Doako sarrera haur eta helduentzat.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
ALDE EDO ALDE ERAKUSKETA
Bagerak eta 2016 hiriburutzak Euskarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Sarean izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabili zuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.
IRUTXULOKO HITZAKO AZALAK
Bageraren 25. Urteurrenaren harira, etorkizuneko auzo ideala irudikatzeko ahalegina egin zuten hainbat auzotan. 14 panelek osatzen dute erakusketa. Panel bakoitzean auzo bakoitzak fikziozko Irutxuloko Hitzako azala irudikatzen du.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00
Gabonetako ordutegia:
Abenduak 21etik urtarrilak 6ra arte: 10:00 - 14:00.
Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
Kultur etxearen hirugarren solairuko korridorean.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61