Imanol Larzabal kantaria erreferentziazko pertsonaia dugu euskal musikagintzan. Haren kantuak belaunaldiz belaunaldi gorde eta transmititu dira. Kantu ederrak ziren bizitzari eskainiak. Kantuak interpretatzeko dohain berezia zuen eta poesia kantu liluragarri bihurtzeko trebezi handia.
Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez piano jotzaileak Imanolen bandan aritu ziren urte luzez. Orain kantariaren errepertoriorik ederrena hartu eta moldatuko dute ikuspegi berri eta sentiberatik. Bi piano aurrez aurre eta bi ahots eszenan, Ainara Ortega eta Petti. Musika eta poesia.
ALDE EDO ALDE ERAKUSKETA
Bagerak eta 2016 hiriburutzak Euskarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Sarean izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabili zuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.
IRUTXULOKO HITZAKO AZALAK
Bageraren 25. Urteurrenaren harira, etorkizuneko auzo ideala irudikatzeko ahalegina egin zuten hainbat auzotan. 14 panelek osatzen dute erakusketa. Panel bakoitzean auzo bakoitzak fikziozko Irutxuloko Hitzako azala irudikatzen du.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00
Gabonetako ordutegia:
Abenduak 21etik urtarrilak 6ra arte: 10:00 - 14:00.
Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
Kultur etxearen hirugarren solairuko korridorean.
Tomaxen Abenturak taldearen antzezlan honetan Tomaxen urtebetetzea.
Denak gonbidatuta zaudete bere festara, bereziki Muxugorri, eta zuekin batera sorpresa izugarria emango diogu.
Gero dibertituko gara: kantatuko dugu, dantzatu, magia egongo da eta jokuak.
Guraso eta aiton amonek ere primeran pasako dute!
Adina: + 4 urte
Jardunaldia bi zatitan banatuko da:
Euskaraldian izan ditugun esperientzien elkar trukatzea.
Aurrera begira zer? nola?
Eguna: Abenduak 14
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea)