Erizek, fantasia eta errealitatea elkartzen diren eta magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu. Ongi etorriak Mundo Magikora, non dena posiblea den.
Adina: + 4 urte
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
ALDE EDO ALDE ERAKUSKETA
Bagerak eta 2016 hiriburutzak Euskarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Sarean izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabili zuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.
IRUTXULOKO HITZAKO AZALAK
Bageraren 25. Urteurrenaren harira, etorkizuneko auzo ideala irudikatzeko ahalegina egin zuten hainbat auzotan. 14 panelek osatzen dute erakusketa. Panel bakoitzean auzo bakoitzak fikziozko Irutxuloko Hitzako azala irudikatzen du.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00
Gabonetako ordutegia:
Abenduak 21etik urtarrilak 6ra arte: 10:00 - 14:00.
Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
Kultur etxearen hirugarren solairuko korridorean.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Olentzero erabat lanpetuta dabil 24 gaueko banaketa gertu dagoelako. Hau dela eta bere lagunak bidali ditu Ekogunera hainbat kontu adieraztera. Zer esango digute Olentzeroren lagunek? Goazen denak batera beraien bila!
Zuek, baduzue Olentzeroarentzako mezurik? Beraiek eramango diote!
Izena emateko azken eguna: 2018-12-19
Igelaren Bandaren azken diskoak (Ur Berri, Urte Berri) oso ezagunak ez diren gabon kantu tradizional batzuen inguruko errepasoa proposatzen du. Nafarroan oraindik leku batzuetan bizirik dagoen tradizio baten kasua da: Gabonzahar gauean urtearen lehen ura eramaten dute gazte koadrillek etxez etxe, urte berriko ura eskainiz eta urte oparoa desiratuz.
Izaro, Maddi Oihenart, Mikel Urdangarin, Maite Larburu eta Natxo de Feliperen ahotsak izango dira oholtzan. Eta kantu hauek janzten eta girotzen, Igelaren Bandakoak: Hasier Oleaga baterian, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarran; horiez gain, Xabier Zeberio biolinarekin eta nyckelharpan eta Julen Izarra saxoekin.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!