Oharra: 24ean eta 25ean ez da emanaldirik izango.
Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek... Markelek Markel izaten jarraitu zuen.
Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.
Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.
Informazio gehiago: Pausoka Entertaiment
Julian jostailu-denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane bilobak sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila.
Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon aitaren arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.
Informazio gehiago: Lur, Xake Produkzioak.
Mendizale espedizio xelebre batek munduko mendirik altuena garaitu nahi du, Everest mendia, Sagarmatha mitikoa.
Espedizioan denetarik dago: Txema harroputza, Iphone telefonorik gabe bi pausu emateko gai ez dena; Kosme, gizaseme sanoa, baina despistatua eta beldurti samarra. Eta bi hauekin batera, Tenzing xerpa, naturarekiko errespetu handikoa eta mendi sakratuari miresmen handia dioena.
"Munduko sapaia" ikutuko al dute? Yetia azalduko al zaie? ... Tontorrerako bidean, abentura hunkigarriak biziko dituzte, pertsonaia harrigarriekin egingo dute topo eta, batez ere, garrantzizkoena ez da gailurrera ailegatzea, etxera osorik bueltatzea baizik.
Informazio gehiago: Txalo
Zuzendaritza, gidoia eta musika: Gontzal Mendibil
Easo abesbatza (Zuzendaria: Gorka Miranda)
Kolaborazioa: Txan Magoa Zuzendari eszenikoa: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero Musika moldaketak: José Luis Canal / Alberto Rodríguez Eszenografia eta irudiak: bit_arTék Irudi zuzendaria: Koldo Belloso Jantziak: Iban López Ekoizpena: Tori Produkzioak / Bapo Bapo Produkzioak Diseinua: Moriwase
Gau magikoa izeneko musikal honetan Kai, Mai eta Koa Olentzeroren bila abiatuko dira eta sekulako abenturak biziko dituzte.
ALDE EDO ALDE ERAKUSKETA
Bagerak eta 2016 hiriburutzak Euskarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Sarean izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan erabili zuen, hilero gai ezberdin bat landuz. Umorea eta kritika dira nagusi eta euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta egitea dute helburu.
IRUTXULOKO HITZAKO AZALAK
Bageraren 25. Urteurrenaren harira, etorkizuneko auzo ideala irudikatzeko ahalegina egin zuten hainbat auzotan. 14 panelek osatzen dute erakusketa. Panel bakoitzean auzo bakoitzak fikziozko Irutxuloko Hitzako azala irudikatzen du.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00
Gabonetako ordutegia:
Abenduak 21etik urtarrilak 6ra arte: 10:00 - 14:00.
Abenduak 26 eta urtarrilak 2: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.
Kultur etxearen hirugarren solairuko korridorean.
Haurrak: 6 eta 12 urte bitartekoak.
Izen-ematea: Casares K.E., abenduaren 3tik aurrera.
Gabonetan etorri Rol eta mahai joko literarioen lantegira eta deskubritu ezazu magia, misterioa eta abenturen mundu mugagabea. Cthulhu, Lurraren Pilareak eta beste gehiagoetara jokatu ahalko duzu edota rol partida ziraragarriak bizi eta gozatu! Ez pentsatu gehiago eta izena eman liburutegian.
12-14 adineko neska-mutilentzat.
Doako izen-ematea liburutegian abenduaren 3tik aurrera.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken
NORENTZAT: 2008 eta 2015 bitartean (biak barne) jaiotako haurrak
Nork esan du neguan lozorroa eta hotza direla nagusi? Negulekuetan ez gaude lozorroan eta programa bizi eta dibertigarri bat dugu haur eta gaztetxoentzat. Goizero istorio ezberdin batekin hasiko dugu eguna, Haur Parkeko kabian goxo goxo gaudela, neguan muxarrak dauden antzera! Egun bakoitza ezberdina da negulekuetan (animaliak, inuxente eguna, Gabon solidarioak, baratzea neguan...) bai eta ere tailer, eskulan eta txangoak. Zatoz eta ez geratu etxean lozorroan!
Izen-emateko epea: 2018-11-05 / 2018-12-17
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.