© Ciné-Tamaris 1968
Black Panthers (1968)
Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Agnès Varda. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Agnès Varda, Paul Aratow, Tom Luddy, Pascal Thomas. Muntaketa: Paddy Monk. Iraupena: 30 min
HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Oaklanden (Kalifornia) filmatutako dokumentala, 1968ko udan bertan izandako manifestazioetan, Black Panthers alderdiko aitzindarietako bat, Huey Newton, epaitzen ari zirenean.
+
Documenteur (1981)
Frantzia-AEB. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Nurith Aviv. Musika: Georges Delerue. Muntaketa: Sabine Mamou. Aktoreak: Sabine Mamou, Mathieu Demy, Tom Taplin, Gary Feldman, Lisa Blok-Linson. Iraupena: 63 min
HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Los Angelesen dibortziatu berri den emakume frantses baten istorioa dugu hau. Ostatu bila dabil beretzat eta bere semearentzat (Vardaren eta Demyren semeak antzeztua). Bizilekua aurkitzen duenean, hiriko kaleetan aurkitutako altzariekin dekoratuko du. Émilie eta Martin lasai bizi dira LAko aldirietan. Mekanografoa da bera eta ozeanora begira lan egiten du.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan solasean aritzeko aukera.
Hilabete honetan Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana da aukeratutakoa.
Liburutegia.
PuntuEUS Fundazioak eta Tapuntu Kooperatibak sustatutako ekimena da Nortasuna Sarean. Ekimenaren helburua tokiko enpresa / elkarte / erakundeak Interneten ikusgarri egiteko gakoak ematea da. Horrez gain, Interneterako pausu hori euskaraz eta .EUSen aterki pean egitea sustatu nahi da.
18:30 Hitzaldia. Influentzien Marketina. Partaideak: Ioar Oteiza eta Josu Bergara.
19:30 Mahai ingurua. Partaideak: Nerea Alias, Oier Gil, Laura Chamorro, Egoitz Txurruka.
Aurkezlea: Ainara de Miguel.
Egiako urtarrileko literatur solasaldian Anjel Lertxundiren “Zoaz infernura, laztana” liburua izango dugu hizketagai.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!