Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatzen da Euskal Herri osoan. Aurten ere, ohitura zaharrekin jarraitzeko, Santa Agedako koplak abestuko dituzte Donostiako auzoetan. Hona hemen Bagera Elkarteak bildutako hitzorduak:
Aiete 18:30ean Jolastokitik.
Antigua 19:30ean Platerotik.
Egia 19:00etan Arrano Elkartetik.
Gros 19:00etan Karkizano kaletik.
Loiolako Erribera 19:00etan Santiago plazatik (Tahona aurrean).
Parte Zaharra 20:00etan Arrano Beltzatik.
Otsailaren 4an izango da hilabete honetako Elkarrizketa Filosofikoa, ohi bezala, Urrats Euskaltegian (Amezketarrak kalea, 12) 19:00etatik 20:30era. Landuko dugun gaia: Zer da pentsatzea? Eta euskaraz pentsatzea? Euskaraz hitz egitea bereizgarria al da?