Ipuin kontaketa musikatua. Oraingo honetan Biolontxeloarekin.
Itziar Lertxundi, biolontxeloa
Aamaia Fernández, ipuin kontalaria
Adina: +2
Zuzendaria: Iban González
80 urtez isilpean mantendu den istorio bat azalarazi nahi du Ama, nora goaz? dokumentalak. Emakume anonimoak ditu protagonista, eta agian horixe da isiltasun horren arrazoia. Izan ere, Gerra Zibileko istorioak behin eta berriro entzun ditugun arren, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen eta haurren istorioa?
Ondoren, Karmelo Vivancok, dokumentalaren produktoreak aurkeztutako solasaldia.
Informazio gehiago: Ama, nora goaz? Baleuko-ren webgunean
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer honetan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute. Era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, erderaz eta ingelesez.
Adin gomendatua: 6 - 12 urte.
Haur liburutegia
Hitzaldia
Eragina du amak haurdunaldian jandakoa? Jaio ondorengo aro ezberdinetan... zer emango diot haurrari? Zenbat? Nola? Nahikoa jaten al du haurrak? Elikagaien aukeraketa ona egiten dugu? Zertan erreparatu behar gera? Egoera guztiak dira onak haurrari jaten emateko? Galdera hauei et beste askori emango zaie erantzuna hitzaldi honetan.
Hizlaria: Eli Gallego (Dietista)
Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa" liburuari buruzko euskarazko literatur solasaldia.
Imanol Larzabal Harkaitz Canoren (Fakirraren Ahota) azken eleberriaren protagonista da, 60ko hamarkadatik gaur egunera arte. Politikaz haratago, abeslari baten ibilbidea kontatzen digu: ahots zoragarri bat izateak dakartzan abantailak eta nola pertsona bat ahots horren zerbitzari bihur daitekeen.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.
Literatur solasaldia Harkaitz Cano idazlearen Fakirraren ahotsa liburuaren inguruan.
Dinamizatzaile: Juan Luis Zabala.