"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara, eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan.
Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.
"Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.
19:30: Hitzaldia
Tarana Karim eta Garazi Hach Embarek
Bi herrien gatazka, emakumeen ikuspuntutik: Azerbayan eta Mendebaldeko Sahara.
21:00 Afaria eta Bertso kantaldia: (18 €)
Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita
Izena emateko: www.txirain.eus / 943 31 28 54