Oharra: gonbidapenak martxoaren 26ean eta 27an egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari. Oraingo honetan, Vaivén Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak izan da lan irabazlea. Sari banaketa galaren ondoren, Axut! konpainiaren Zazpi Senideko antzezlana emango da:
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Ximun Fuchs eta Manex Fuchs dira Artedrama eta Le Pettit Theatre de Painen elkarren arteko ekoizpen honen protagonista, Ander Lipusen zuzendaritzapean.
2019ko Munduko Antzerki Eguneko mezua
© Ciné-Tamaris 1986
T'as de beaux escaliers, tu sais (1986)
Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris, Miroirs. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Patrick Blossier. Musika: Michel Legrand. Muntaketa: Marie-Jo Audiard. Aktorea: Isabelle Adjani. Iraupena: 3 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Film labur honek omenaldi egiten dio Cinémathèque Française-ri bere 50. urteurrenean.
+
L'Univers de Jacques Demy (1995)
Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Stéphane Krausz, George Strouvé, Peter Pilafian. Musika: Michel Legrand, Michel Colombier. Muntaketa: Marie-Jo Audiard. Iraupena: 90 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
"Jacquesen haurtzaroari buruzko film bat egin ondoren, nire asmoa zen dokumental bat egitea (objektibo samarra) Jacques Demy helduari eta zinegileari buruz". Vardak bere senarrari egindako omenaldia, ezagutu eta harekin lan egin zutenekin izandako elkarrizketez, artxiboko irudiez, haren filmen zatiez... osatua.
"Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutaraztea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura. Kanpainaren berri emago digute aipatu GKEko kideek.
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Edu Zabalak gidatutako solasaldian Koldo Izagirreren Euskararen historia txikia Donostian (1800-1998) liburuari buruz arituko dira solasean.
Liburutegian.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Helduen artean, bereziki euskaldun berrien artean, euskaraz aritzeko saioak. Saio honetan museoan ikusgai dagoen Arzak bere saltsan erakusketa hartuko dute hizketagai moduan.
Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.net
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: