55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Arrate Pérezek egingo du eta bi gai azalduko ditu: museoaren historia eta elizan dauden J.M. Serten mihiseak.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00)
11:00etako saioa euskaraz izango da eta 18:00etakoa gaztelaniaz.
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer honetan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute, era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Euskarazko literatur solasasaldia Virginie Despentes idazlearen King Kong teoria liburuari buruz.
Gidatzailea: Edu Zabala.
Liburutegia.
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer honetan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute. Era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, erderaz eta ingelesez.
Adin gomendatua: 6 - 12 urte.
Haur liburutegia
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezgutzen dituen bitartean.