Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
"Zerukotik lurrekora", Argia aldizkariaren mendeurrenaren harira antolatutako hitzaldi zikloa.
Hitzaldiaren titulua eta esatekoen ikuspuntua, Gabriel Arestik duela mende erdi eta gehiago argitaratutako artikulu batetik datoz: Euskal kulturadun hutsak ezin bagintezke, asma dezagun kultura berri bat, munduko kulturaren abangoardian martxa gaitezen. Ahal duguna salba dezagun, eta apur hori eraberritu dezagun. Ateratzen denarekin, munduari desafio diogun. Horrela salbatuko gara (Mendearen semeok. Zeruko Argia, 1964.03.14). Lantuaren eta epelkeriaren aurkako aldarri honek garrantzi berezia izan zuen kultur dinamika bat abiatzeko, etorkizuna hartzen zuenez helburu. Zeruko Argia agertoki zutela zaharkituaren eta berritasunaren artean sortu ziren hainbat eztabaida komentatzea izanen da Koldo Izagirreren hitzaldia.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 17:30ean Maria Zambrano plazan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:15ean
6-9 urte: 18:15ean
Gipuzkoako emakumezkoen komentuak (Erdi Arotik XIX.mendea arte)
Gipuzkoan guztira 28 emakumezkoen komentu egon dira eta hauetan klausura indarrean egon da. Hau kontuan izanda, hitzaldi honetan, alde batetik, komentu horiei helduko diegu eta euren historia eta sortzaileak ikertuko ditugu, baina, baita ere, kontuan izango dugu emakumeak zergaitik sartzen ziren komentuetan, eta adibide ugari aipatuko dira.
Hizlaria: Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatik (2017), Aro Modernoko Bizkaiko klarisa komentuak ikertuta. Egun Deustuko Unibertsitatean lan egiten du. Bere ikerketek Aro Modernoko euskal historia lantzen dute, batez ere emakumeena.