Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
"Zerukotik lurrekora", Argia aldizkariaren mendeurrenaren harira antolatutako hitzaldi zikloa.
Zeruko Argia-Argiaren ehun urteek euskarazko kazetaritzaren bizkar-hezurra marrazten dute. Euskarri horretan bermatuta, euskarazko kazetagintzaren nahi eta ezina errepasatuko dut, lapitz gorriarekin azpimarratuz kinka horretan egoteak ezarri dizkion ezaugarriak: normaltasun eza, militantzia, jazarpena 1936ko gerratik hasita Izan ere, heroismora kondenatua ageri baita euskarazko kazetaritza.
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer honetan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute. Era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, erderaz eta ingelesez.
Adin gomendatua: 6 - 12 urte.
Haur liburutegia
Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Fernando Morilloren “Santiago bidearen misterioa” irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Ikasturtea amaitu aurretik maiatzaren 28an egingo dugu azken mintzodromoa San Telmo Museoan. Ohi bezala, bi txanda izango ditugu 10etan eta 11etan. Animatuz gero, Bagerarekin jarri harremanetan izena emateko.
Telefonoa: 943005074
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 17:30ean Maria Zambrano plazan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:15ean
6-9 urte: 18:15ean
Niri ez zait oharkabean pasatzen bere erreakzioa; oraindik guztiz argitu ez diren kale bakartietan zehar doanean beti atzera begiratzen du. Beldurra izango balu bezala.
Aktoreak: Eider Apaolaza Aramendi, Izaro Asenjo Ortega, Niko Begiristain Ribo, Julen Beloqui Martinez de Albeniz, Ainhoa Elizalde Ogembarrena, Nikolas Esteban Alkiza, Ane Martinez Yubero, Irati Riaño Ayesta, Naia Tardaguila Villalba, Irune Uranga Linacisoro.
Informazio gehiago: Gazteen XXXI. Antzerki Topaketa.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.
Helduen artean, bereziki euskaldun berrien artean, euskaraz aritzeko saioak.
Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.net