Neska saiatzen da, baina zapatek oreka galarazten diote, lurrak erretzen dio, oztopo asko gainditu behar dituenez, mutilak izan beharko du gogor zapaltzeari uko egingo duenak.
Elkarrekin egon nahi badute beraien mundu propioa sortu beharko dute.
Fulanito eta Menganito prest daude Serruchof Handiari harrera egiteko. Bainan kontzertua hastera dijoanean Serruchofek ez dela etorriko jakinarazten du...
Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxaz eta maletaz kargatuta datoz Gari, Montxo eta Joselontxo, eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiak dakartzate.
Ikuskizun honetan denok parte hartu dezakegu, pailazoen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, instrumentu bitxiekin egindako musikarekin.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Udako solstizioa ekainaren 21ean izan arren, erlijioaren eraginez, San Joan bezperan ospatzen da, ekainaren 23an. San Joan bezpera Euskal Herriko sorginen gaua zela-eta, San Joan lore-sortak egiten ziren, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko edota urte osorako osasuna ziurtatzeko.
Ohitura zaharra berreskuratu nahian, aurten ere Bagera Elkarteak, lore-sortak egiteko lore eta landareak banatuko ditu urtero bezala; Aieten, Antiguan, Bidebietan, Egian, eta Saguesen.
San Joan lore sorten gaueko banaketa:
Aiete: 19:00 Jolas Toki
Sagues: 20:30 Tomas Alba plaza
Bidebieta: 22:00 Allende parkea
Egia: 21:30 Plaza Haundi
Antigua 21:30 Gaskonia plaza
San Joan bezperako Agintarien Esku Dantza amaitu ondoren, erromeria antolatu dugu urtero bezala. Nora Garcia eta Jone Murua izango dira dinamizatzaileak Donostiako Udaleko Txistularien bandaren laguntzaz.
PROGRAMA:
Epilogo bat diskoko kantuak zuzenean entzuteko aukera.
Zure aurrekari penalak Anariren estudioko bosgarren lana da. Andoaingo Garaten eta Tolosako Bonberenea artean grabatua, ohiko taldea, hau da Mikel Txopeitia, Borja Iglesias, Drake eta Mariano Hurtado izan dituela alboan, baita Karlos Osinagagrabazio lanetan. Hauez gain musikari hauek hartu dute parte diskoan kolaborazio desberdinetan, aipatutako Karlos Osinaga(Lisabö), Javi Manterola (Lisabö), Joaquín Pascual (Mercromina, Surfin Bichos), Ander Mujika (Napoka Iria), Ager Insunza(Audience) eta Eneko Moby Dick.
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.