© Saarländischer Rundfunk
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Karlhans Reuss / Telefilm Saar, SR. Gidoia: R. W. Fassbinder eta Dietrich Lohmann, Fassbinder-en antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Dietrich Lohmann, Hans Schurgg, Peter Weyrich. Muntaketa: Friedrich Niquet, Monika Solzbacher. Aktoreak: Margit Carstensen, Ulli Lommel, Walter Seldmayr, Wolfgang Kieling, Kurt Raab, Hanna Schygulla.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
XIX. mendearen lehen erdian Bremengo hiria astindu zuen historia erreal batean oinarritua. Geesche Gottfried, itxuraz emakume gupidatsua, errespetatua eta komunitatean maitatua, pozoia erabiliz hamabost pertsona erailtzeaz akusatzen dute; eraildakoen artean daude senarra, gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, maitaleak..., uneren batean bere planak aurrera eramaten eragotzi zioten guztiak.
Iratik, txikitan, segituan ikasi zuen oinez, bakarrik jaten... Baina ez zuen hitz egiten ikasi, horrek munduan barrena bera ulertuko zuen norbait ezagutzera eraman zuen. Abiatu eta musika denda batean, bere bizi osorako laguna izango zen Amaia ezagutu zuen. Honek saxofoia eskaini, eta haren bitartez komunikatzen hasi ziren. Orain herriz herri dabiltza biak, Iratiren istorioak musikaren laguntzaz kontatuz. Entzun nahi al dituzu bidean ikasi dituztenak?
Adina: +3
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Orain diseinua! euskadi eta industria ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun enpresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte.
Lau ataletan antolatu dute erakusketa, eta ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Mota askotako lanak daude ikusgai: artisautza-lanak, armagintza-produktu eta -tresnak, makinak eta lanabesak, eraikuntzarekin, ehungintzarekin, altzariekin eta kirolarekin lotutako obrak...
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu ipuin kontalariak.
Baloreak transmititzen dira eta doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta.
Adina: +3
Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da asteazkenetan. Ordu eta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Interesa izanez gero Bagera Elkartera deitu.